10. testua Vicente Blasco Ibañezen El intruso eleberriaren pasartea (1904)
Testua identifikatu: Testua itsurarengatik testu narratiboa dela esan dezakegu, non bere jatorria historikoa den. Idazlea, Vicente Blasco Ibánez da, Valentzian jaiotako nobelagilea. Jorratzea gustatzen zaion gaietariko bat bertan islatzen duena da; Bizkaiako meatzarien egoera, nola bait esateko beraien bizimodua XX.mendearen hasieran. Bertan argi adierazten ditu hiru faktore: lan egiteko modua eta baldintzak, elikadura eskasia, eta etxebizitzaren egoera. Ideia nagusiak: Irakurgai dugun testuak, bi parrafo ditu. Lehenengoan, garaian sartzen laguntzen gaitu eta bigarrenak, alde batetik etxebizitzan sakontzen du eta bestetik lantokiaz hitz egiten du. Sakontzerakoan barrakoiei egiten die erreferentzia, langileak nola bizi ziren zehaztu nahian. Horretarako Aresti izeneko pertsonai batek bizi izan zuen egoera kontatzen du nola bait. Bigarren parrafoan adierazten diguna etxebizitzaren egoera da. Arroparekin egiten dutela lo, sabaiak egoera txarrean daudela etab. Hau da, langileak lanetik ohera joaten zirenean, gehienez botak kentzen zituzten eta batzuetan txaketak baina bestela, berdin zuen arropa bustirik egotea edota zikina, horrekin egin behar izaten zuten lo. Bestalde, sabaia oso baxua zen, non azkenean denbora piska bat pasatzen zenan arnasa ezin harturik geratzen ziren batzuetan, oxigenoak espazio nahikorik ez zuelako. Gainera, meatzeen eta harrobien arteko ezberdintasun txiki bat aipatzen digu. Beste ustez, harrobiak dira arriskutsuenak. Hauek kampoan, aire librean egin behar den lan bat denez ez du esperientziarik edota agiririk eskatzen. Horregatik, atzerriko gizon asko joaten ziren harrobietara lanera. Kontexto historikoa: Idazle Valentziar honen testu literarioa da garai haietako Bizkaiako langileen egoera deskribatzen duen testu bakarra. Nahiz eta kontatzen dituen gauzak 1904.urtean kokaturik egon, pairatzen duen guztia XIX.mendearen amaierako eta urrengoaren hasierako sozietate berriaren berrerainkuntza garaiari dagokio. Biztanleriak izugarrizko gorakada egin zuen inmigrantengatik; Gipuzkoa, Araba, Burgos, Cantabria… tokitako gizonen inmigrazioa zehazki. Baina kapitalismoa izanik oinarria, eta dirua enpresarien helburua, ahalik eta etekin gehien lortzen saiatzen ziren agintariak. Patroiak behartuta suertatu ziren, meatze-langile hauei lo egiteko toki bat eraikitzea, proletalgoak ziren “etxeak”. Baina egin zituzten toki horiek, barrakoiak zehazki, ez ziren batere igienikoak, lehen aipatu dudan modaun; milaka ohe batera zeude (bakoitza 2 edo 3 langileentzako), langile guztiek batera egiten zuten lo. Langileek berriz, beste betebehar bat zuten lan egiteaz gain, etxebizitzaren alde buruzagiek jartzen zituzten kantinetan kontsumitu behar zuten, non prezioak oso altuak ziren eta bertako jakiak oso egoera txarrean zeuden. Askotan, beraien dieta ogia, garbantzoak, patatak eta ardoa izaten zen. Horrek azaltzen du garai haietan agertzen ziren gaixotasunak. Baina horrek berdin zuen. Normalean 11 ordu edo gehiago egin behar zuten lan, eguraldiak ez bazuen oztoporik jartzen behintzat. Oso lan nekagarria zen, gainera ez ziren gu bezain zortedunak eta askotan ez zuten igandetan ere jai izaten. Hau guztia baino okerragoa zen protesta egin ezin izana; izan ere hainbeste ziren edozein lan hartzeko prest zeudenak, non kexa edo greba egiten zutenak ez zuen hurrengo egunean bueltatzerik berriz ere lanera, bere lanpostua ordeztua zegoelako jada. Azkenean, urteak pasaz, 1890 ko gereba orokor baten ostean langileek aurrerapen batzuk lortu zituzten; 10 orduko lanaldiak eta kantinetan erostera derrigortuak ez egotea. Hala ere, hau ez zen beti betetzen, eta beranduago arte ez zituzten beraien eskubideak errespetatuak ikusi, baina dudarik ez dago Vicente Blasco bezalakoen ekarpena aurrepauso bat izan zela proletalgoaren defentsan. Iruzkina: Bizkaiako industrializazioak XIX. mendearen erdialdean bere esistentzia izan zuen metalaren meatzaritzan. Bere ugaritasunak, kalitateak, ateratzeko erraztasunak eta itsasorako gertutasunak bere exportazioan lagundu zuten. Horregatik, ferri asko ibiltzen ziren inguruan. Frantziako, Ingalaterrako eta Belgikako empresak inguruetan instalatu ziren. Meatzeak eta mineral garraioak Europako sinpolo bilakatu ziren. Esku lanen beharrak inguruko laguntzaileak ekarri zituen Nerbioi ibaiaren inguruan. Hauen etorrerak azpiegitura askoren beharra eta sorrera ekarri zituen. Azken finean, testuak adierazten duena Bilbo inguruko meatzarien bizimodua da. Soldata baxuak, bizileku desegokiak, lanordu luzeak, meatzeen agintarien mesedeko eginkizunak… Guzti honek langile mugimendu ahaltsu bat sortu zuelarik.