fixismoak espezieak independienteak direla eta sortu zirenetik bere baitan iraun dutela, hau da, aldaketarik jaso gabe, defendatzen du.  Eboluzionismoak berriz, unibertsoa eta bizi motak nolabaiteko garapenaren emaitza direla eta espezie aniztasuna berriz, egokitzpena eta aldaketen ondorio direla azaltzen du. eboluzionismoa XIX. mendean hedatu zen baina bere lehen haziak XVIII. mendean eman zituen transformismoaren bitartez. transformismoak lehen espezieak transformatu eta beste espezie batzuk sortu zirela azaltzen du.  lamarckismoa eboluzio biologikoaren lehenengo teoria globala izan zen, ondorengo ezaugarriak zituen: -pixkanakako progresioa dago, -pixkanakako aldaketa horiek ingurunera moldatzeko premiaren ondorio dira, -erabiltzearen erabiltzeaz, organoak garatu eta perfekzionatu egiten dira, -prozesu horren bidez geureganatutako karaktereak heredatu egiten dira, ingurunera moldatzeko arazorik izan ez dezagun. lamarckek ezin izan zuen azken hau frogatu.

darwinismoa: bizirik irauteko espezieen artean borroka gertatzen dela adierazten du, espezieak ugariagoak baitira baliabideak baino, horren ondorio da hautespen naturala. ingurunera moldatzeko gaitasuna duten espezieek egiten dute aurrera, eta ahulena hil egiten dira. gogorrenak lortutako aldaketak heredatu egiten dira. Lamarcken teoria baztertuta geratu zen, baina darwinek ezin izan zuen eboluzionismoaren mekanismoa zehatz azaltzerik lortu. herentzia biologikoa mendelek azaldu zuen geroago. mendelen lanari esker eman zioten mutazionismoari bidea; bi ladaketa bereizten ziren: mutazioak eta modifikazioak. mutazioak geneetan gertatzen direla eta gero heredatu egiten direla dio. modifikazioak berriz, ingurunearen aldaketak eragiten dituen aldaketak direla eta ez direla heredatzen dio. teoria sinetikoa edo neodarwinismoa: hautespen naturalaren aldekoa eta mutazioaren aldekoak aurrez aurre egotean, bi ikuspegi horietatik teoria sinetikoa sortu zen. teoria sinetikoaren arabera, mutazioak genetan ematen ziren aldaketak ziren. hautespen naturalak eboluzioaren oinarri dira: ingurunera moldatzeko gaitasuna zutenak aurrera egiten zuten, besteak desagertu egiten ziren.