POESIA EPIKOA:Ezaugarriak:Poema epikoa gehienetan luzea da, pertsonai heroikoen eginkizun nobleak kontatzen dituena.Epopeia herri baten tradizio epikoa kontatzen duen poema multzoa da.Hiriz hiri joaten ziren "aedo"ak eta batzuetan aldaketak sartu kantuetan.Homerorenak ziren Iliada eta Odisea.Virgilioren aurrendari erromatarrak:Literaturan Erroma eta Greziako esklabuek eta libertoek zabaldutako tradizioaren menpe zegoen, eta haiei zor zaizkie Grezia eta Erromako jainkoen identifikazioa eta lehenengo poema epikoa latinez.Baina Greziaren aldeko joera honen aurrean Erromaren tradizio gerrazalea eta abertzalea mantentzen ziren.Epopeia homerikoaren abertzaletasuna hiriari mugatua zegoen.Erromako hiritarrek, harro eta abertzale, gero deitutako "mare nostrum" inguratzen zuten herrien konkistari hasiera eman zioten.Historia hau Erromaren sorrerarekin hasten zen eta poetak Erromaren iragana kontatzeko irrikitan zeuden.Virgiliok bi joera horiek batu zituen, oreka lortuz, eta emaitza Eneida da.Virgilioren aurreko poeta epiko inportanteenak:Livio Androniko, Gneo Nevio eta Ennio.VIRGILIO: Mantuan jaio zen K.a. I.mendean.Baserriko bizimodua, animaliak, mendia eta basoak atsegin zituen.Bere obra haurtzaroko orimenez eta naturarekiko maitasunez josita dago.17 urterekin Erromara joan omen zen "Poetae novi"ren taldean sartuz.23 urterekin Napolesa iristen da eta beranduago bere lurretara bueltatzen da nahiz eta hauek galdu egiten dituen K.a. 40. urtean, Bucolica I eta IX etan aipatzen duen bezala.Campainan Georgikak eta Eneida idatzi zituen.11 urte eman ondoren Eneida idazten, Virgilio ez zegoen pozik eta bidaia bat hasi zuen Grezia eta Asiara, benetako eskenatokiak ezagutzeko eta poemaren akatsak zuzentzeko.Gaixotu egin zen ordea, eta Augustorekin Italiara itzuli zen.Bertan hil zen.ENEIDA: Augustok pakea berrezarri zuen, letrak eta literatura garatzeko giro egokia sortuz.Orduan Virgiliok pentsatu zuen familia inperiala eta Erromaren sortzailetzat hartzen zen Troiako Heroia Eneas lotzea.Egitasmoa izugarri atsegin zitzaion Augustori.Erromako famili inportanteenek esaten zuetn beraien arbasoren bat Eneasen kidea zela, eta Julio Cesar eta Julius, Eneasen semea erlazionatzen saiatu zen.Eneidaren gaiarekiko interesa ez zen bakarrik nazionala, baita dinastikoa ere.Poemak hamabi kantu ditu:1-Eneas Kartagora iristen da.2 eta 3-Eneasek bere hiriaren suntsiketa eta bere abenturak kontatzen ditu, Siziliara iritsi arte.4-Dido eta Eneasen arteko amodioa azaltzen da.5-Ankisesen omenez ospatutako hil jokuak.6-Eneasen infernurako jaitsiera.Gainontzeko sei liburuetan Troiatarrak eta Italiako biztanleen arteko burrukaldiak deskribatzen dira.Virgilio maitasuna, ontasuna, eskuzabaltasuna eta senidetasuna ekarri zion poesiari.Egungo mendeetako gizarteko kezkak aurreratzen ditu.Inspirazioz greziarra, izpirituz erromatarra eta bihotzez ia kristaua zen.Eneidak Erromaren iragan etsi-etsian oroitua kantatzen du eta baita bere orain ospetsua ere.Estiloa:Virgiliok, Odisearen eta Iliadaren egitura osoa horren pasarte konkretauak eta horren estiloa bereganatzen ditu.