Militarrek 1939tik 1945era izan zuten indarrik handiena gobernuan; ordutik aurrera, erregimenaren aldeko funtzionarioek ordezkatu egin zituzten. Guztiarekin ere, Armadak beti izan zuen eragina diktadorearengan; izan ere, Francoren ondoan beti egon ziren berarekin ibilitako militarrak. Estatu frankistak, iraun zuen bitartean, altxamendu militarraren aldeko gizarte taldeen laguntza ere izan zuen. Hirurogeiko hamarkadan, erdiko klase oso ugaria sortu zen; langile apolitikoak ziren. Hala eta guztiz ere, frankismoak espainolen artean hedaturiko zapalkuntza eta kontzientzia politiko eza izan zen. Horrekin guztiarekin, alde batetik 1938an lanaren forua aldarrikatu zen; lan-munduko harremanak egituratu eta Estatu berria antolatzeko euskarriak ezarri zituen eta beste alde batetik, 1942an gorteak eratzeko legea aldarrikatu zen, Europako Gerraren bilakaeraren eraginez.
1958an, Francok Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea aldarrikatu zuen. Lege horrek doktrina falangista erakundeetan sartu eta alderdi bakarra zela adierazi zuen. Bestalde, salbuespenezko auztegiak zeuden, eta horrek hautsi egiten zuen legearekiko berdintasun-printzipioa.
Milioika pertsonak jokabidea eta ideiak aldatu egin zituzten. Erbesteratuak egoera oso dramatikoetan eta mundo- gerra lehertzeko zorian zegoen. Espainian gelditzea erabaki zutenekespetxe-zigor gogorrak eta gizarte-bazterkeria iraunkorra jasan zituzten. Politikaren eta gizartearen arloko zapalkuntza agertu zen lehenengoz, gosearekin batera. Zapalkuntzaren beldurrak eta lan egin beharrak erregimenarekiko atxikipen interesatua sortu zuen hori sektore ugarira heldu zen eta salaketa- eta mendeku-sistema polizialean euskarritu zen. Estatu berriaren lehenengo Erantzukizun politikoen Legearen babesean zeuden.
Alemaniaren eta Espainiaren arteko Adiskidetasunaren ituna sinatu zuen Hitlerrekin. Lankidetza horren ondorioz Dibisio Urdina Errusiako frontera Joan zen. Espainia ez zen Bigarren Mundu Gerran sartu nahi. Gerra hasi ondoren Francok izaera aldatu egin zuen eta ez erasotzeko aldarrikatu zuen eta gero berriro hasierako jarrerara itzuli egin zen. Francoren koinatua gaixotu egin zen eta Francok harremanak hobetu zituen aliatuekin.