1.   FUSIOA ETA SOLIDOTZEA.

Fusioa egoera solidotik likidorako aldaketa da. Fusioa lortzeko igo egin behar da solidoaren tenperatura.

·Gorputz solido bat berotzean, areagotu egiten da haren partikulen higidura.

·Une batetik aurrera kohesio-indarrak ez dira aski sendoak partikulei finko iraunarazteko, eta bata bestearen gainean irristaka hasten dira. Orduan gertatzen da fusioa.

Solidotzea egoera likidotik solidorako aldaketa da. Solidotzea lortzeko jaitsi egin behar da gorputzaren tenperatura.  Egoera aldaketa horren ezaugarriak fusioaren berdinak dira baina alderantziz.


BAPORIZAZIOA ETA KONDENTSAZIOA.

Baporizazioa egoera likidotik gaseosorako aldaketa da. Baporizazioa likidoaren tenperatura igoz edo likidoaren gaineko presioa txikiagotuz lor daiteke.

·Likido bat berotzean, handitu egiten da haren partikulen lekualdatze-abiadura, eta horrekin batera partikula horien energia ere bai.

·Energia hori nahikoa izan daiteke partikulek kohesio indarrak gaindi ditzaten eta bata bestetik banandu daitezen.

Baporizazio-prozesua bi eratan gertatzen da:

1-Lurrunketa: likidoaren gainazalean soilik gertatzen den fenomeno bat da, eta handiagotu egiten da tenperatura.

2-Irakitea, berriz likidoaren masa osoan gertatzen da.

Kondentsazioa egoera gaseosotik egoera likidorako aldaketa da. Aurreko prozesuaren alderantzizkoa denez, gasaren tenperatura beheratuz lor daiteke. Partikula gaseosoen energia txikiagotuz doan neurrian, kohesio-indarrak harrapatu egiten dituzte partikula horiek, egoera likidora pasaraziz.


SUBLIMAZIOA ETA SOLIDORAKO KONDENTSAZIOA.

Sublimazioa egoera solidotik egoera gaseosorako aldaketa zuzena da, eta solidorako kondentsazioa, berriz, alderantzizko aldaketa. Bi egoera aldaketa horiek gerta daitezen, beharrezkoa da gorputzak presio eta tenperatura berezietan egotea, substantziaren arabera.

 

1.MATERIAREN SAILKAPENA.

Materia espazio bat betetzen duen eta detektatu edo neurtu egin daitekeen oro da. Materia, homogeneoa edo heterogeneoa izan daiteke.

-Materia heterogeneoa: osagaiak ikusten zaizkio, begiztatze hutsarekin edo mikroskopio optikoaren laguntzaz. Esate baterako: granitoa eta hondartzako harea.

Konposizioa eta ezaugarriak ez dira berberak puntu guztietan. Substantzia bakunagotan banandu daiteke prozesu fisikoen bidez.

- Materia homogeneoa: ez zaizkio osagaiak ikusten, begi bistaz ez mikroskopiko optikoa erabilita.

Konposizio eta ezaugarriak berdinak dira puntu guztietan. Hala nola aluminioa, lixiba, oxigenoa eta irina. Materia homogeneoa disoluzio edo substantzia purua izan daiteke:

vDisoluzioa: konposizio aldakorreko materia homogeneoa. Kafea eta gasolina adibidez.

vSubstantzia purua: konposizio finkoa duen materia homogeneoa. Esate baterako, amoniakoa, kobrea eta gatz arrunta. Konposatua edo elementua izan daiteke.

ØKonposatua: metodo kimikoen bidez bestelako substantzia bakunagotan deskonposa daitekeen substantzia purua. Ura eta metanoa.

ØElementua: beste substantzia bakunagotan deskonposa ezin daitezkeen substantzia purua. Urrea, sufrea edo merkurioa.