⦁ILUSTRAZIOAREN PENTSAERA POLITIKOA.
+ABIAPUNTUA: TEORIKO INGELESAK (Hobbes, Locke)
Gizakiak libreak dira eta berezkoa dute nahi duten oro eskuratu nahi izatea, horretarako, besteak menderatzea, borroka jarraian eta beldurrez bizi behar izatea (Homo homini lupus-Hobbes). Gizartean berriz, elkarrekin bizi ahal izateko,  norbanako askeek "kontratu" moduko bat egiten dute: askatasun naturalaren eta burujabetza pertsonalaren zati bat borondatez uzten diote agintean dagoenari, elkarbizitza garantizatu dezan derrigorrezko arau eta legeen bidez.                         Hobbenesen ikuspegi aginte absolutu baten behar eta justifikazioan isalatu zen baina Lockeren proposamenak bozkatutako parlamentu bat jartzen zuen elkarbizitzaren garantian.
+FRANTZIARREN EKARPENA. (Montesquieu, Rousseau)
-Montesquieu: Sistema bretainiarra aztertuta, botereen banaketa teorizatu zuen, judizialaren independentzia beharra azpimarratuz.
-Rousseau: ingelesek proposaturiko ideia jaso eta birlandu zuen: Gizarte hitzarmena: agintarien eta herritarren artean, hauek galtzen duten askatasunaren truke askatasun zibila irabazteko; elkarrekin bizi ahal izatea haien ondasunen jabetza bermatua..                                                                         Aurrekoaren araberan subiranotasun nazionalaren printzipioa finkatu zuen: agintarien legimitatea edo agintzeko eskubidea ez datorkie jainkoarengandik, nazioak eta botoen bidez libreki adierazitako onespenetik baizik.
+LIBERALISMO KLASIKOA: 
ADAM SMITH:
Giza lana eta berak sortutako ondasunak dira benetako aberastasun iturri nagusia.   Ekonomia lege natural perfektuek arautzen dute:
-Gizabanakoen aberasteko asmoa: Gizakiak berezkoa dauka ondasunak lortzeko eta metatzeko joera.
-Konpetentzia librea: merkatua konpetentzia librekoa izan behar da, (ez gehienezko prezioak, babespe edo legerik), bera auto erregulatzen da.
-Eskaera-eskaintza jokoa.Eskaerak eskaintza arautu, prezioak finkatu eta produkzioa egokitu egiten zuen erosleen beharren araberan.                                                                                                          Gizabanakoak nagusi izan behar zuen estamentuen aurrean: haren interesa bilatzea aberastasuna orokorraren eragilea da eta interes kontrajarriak merkatuan orekatzen dira prezioen bitartez eragiten duen "esku ikustezinaren" bidez.