Egizu eskema bat eta adierazi irakaskuntzan erabil daitezkeen eduki mota guztiak. Gero, jarri adibide bana:
a. Esperientzia-eremuetako edo arloetako edukiak:
LOGSE: Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren ezagupena. Arte Hezkuntza. Gorputz Hezkuntza. Gaztelania eta Literatura. Euskara eta Literatura. Atzerriko Hizkuntzak. Matematika.
LOGSEkoak gehi: Hirugarren zikloan, ikastetxeek bigarren atzerri-hizkuntza bat jaso dezakete curriculumean. Hirugarren zikloko azken mailan, Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloa.
b. Jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptualak:
i. Eduki kontzeptualak: Gertakariak (datuak), kontzeptuak (hitzen esanahia aipatzen dutenak batik bat) eta printzipioak (enuntziatuak).
ii. Prozedurazko edukiak: Jomuga bat lortzera zuzenduriko egintza-multzoak. Trebetasunak, teknikak, estrategiak eta metodoak daude.
iii. Jarrerazko edukiak: Balioak bizitza orientatu eta jokabidea mugatzen duten idealak dira. Jarrerak, berriz, pertsonak gauza baten edo beste norbaiten aurrean dituen ohizko disposizioak dira, eta balioetan oinarritzen dira. Arauak jokabidezko jarraibideak dira, eta sendo izan nahi badute, balioek ematen duten zilegitasuna izan behar dute.
c. Derrigorrezkotasuna kontuan harturik:
i. Gutxienezko edo oinarrizko helburuak: Ume guztiek lortu behar dutena nahiko ateratzeko. Adb: Ilargiaren faseak.
ii. Aukerako helburuak edo hautazko helburuak: Ume guztiek ez dituzte lortu behar, batzuk bakarrik. Adb: Tigrearen ezaugarriak.
iii. Helburu askeak: ume bakoitzak bere kabuz planteatzen duen helburua. Adb: Animalien errekorrak.
1- Azaldu ezazu laburki metodologian aurkitu dituzun printzipiorik nagusienak:
a. Afektibotasun-printzipioa: Hezitzaileek segurtasuna emango duen giro afektiboa sortu behar dute: Klasean giro atsegin, goxo eta alaia sortuko dugu.
b. Bakoizte-printzipioa: Pertsonen artean dauden desberdintasun nabarmenak direla eta, irakaskuntza subjektu bakoitzaren premia eta ezaugarriei egokituz egiten da. Sistema asko daude, horien artean Montessori sistema.
c. Sozializazio-printzipioa: Irakaskuntzan, ikaslearen inguruko giza-taldean ikaslearen integrazioa eta sozializazioa bilatzen dira. Baliabide hauek erabil ditzazkegu:
- Asamblada, korroa ii. Ikasleen taldekatze desberdinak iii. Jarduera osagarriak: irteerak iv. Jaiak
d. Irakaskuntza kolektiboa: Hiru osagarri ditu:
- Ikasgai magistrala: Hitza oinarrizkoa da eta norabide bakarrekoa da, irakaslearengatik ikaslearenganakoa.
- Irakaskuntza zuzena: Irakasle batek zuzendutako instrukzio esplizitua, graduala da. (Hiru urrats: egin beharreko
erakusketa, ikaslearen praktika zuzendua eta praktika independientea).
- Irakaskuntzan hainbat galdera mota erabil daitezke.
e. Globalizazio-printzipioa: Funtzio naturala da, zeinaren bitartez ezagutzak globalki barneratzen dira, eta norberaren interesetatik abiatuta. Ezinbestekoa da haurraren motibazioa eta interesa. Adibidez Decrolyren metodoa.
f. Aktibotasun-printzipioa: Harren aktibitatean oinarrituta dago; beste era batera lan egiten da. Adibidez jolasak, esperientazioa eta behaketak.
g. Sormen-printzipioa: Gizabanako bakoitzak duen sormen gaitasuna sustatzean datza. Haurrek etorkizunean gatazkak eta eragozpenak errasago konponduko dituzte.
h. Transferentzia-printzipio:
- Ikasleak bizitzarako prestatzen ditugu; Aldez aurretiko ikasketak transferituz, honek lagundu dezake (transferentzia positiboa), zaildu dezake (transferentzia negatiboa) edo inolako efekturik ez izan dezake ikasketa berrian edo arazoen ebazpenean.
- Transferentzia errazteko metodo bakar bat ez dago. Ikaslearen beharrizanaren, ikaste-betekizunaren eta irakasle trebetasun pertsonalen arabera, asmatu behar da nola lagundu transferentzia positiboa lortzen.
1) Egoeraren azterketa egiten dugunean ebaluatzen ari garela esan dezakegu? Zertarako egiten da egoeraren azterketa?
Bai, gure errealitatea hobeto ezagutzeko eta, horrela gure errealitatera egokituz edo moldatuz, gure lana hobeto antolatzeko eta planifikatzeko.
2) Azaldu itzazu laburki egoeraren azterketa egiteko ematen diren pausoak:
1- Pentsatu zer aztertu eta horri buruzko informazioa nola paso.
2- Bilatu informazioa ugari eta interesgarria.
a. Aztertu dokumentazioa: umeak eta giroa behatu, umeekin, lankideekin eta familiakoekin elkarrizketak egin. Dagoena eta ez dagoena kontuan izan.
b. Erregistratu eta antolatu informazioa fitxa aproposetan, gure egunkarian,…
3- Egin irudi orokor bat bildutako informazioari buruz.
4- Ondorioak atera.
a. Zehaztu egoera horretako zer erabili.
b. Erabaki lehentasunak aurkitutako hezkuntza-beharrizanen artean.
5- Erabili ondorioak planifikazioan, helburuak, edukiak, prozedura-printzipioak, metodologia, jarduerak, baliabideak… zehazteko.