3. Gihar-ehuna: zelula luzangez osatua. Zuntz proteinak (aktina eta miosina) dituzte: giharrak uzkurtu eta erlaxatzen dituzte. 1. Gihar ehun leuna: nukleo bakarreko zelulaz osatuta. Ez borondatezko uzkurtzea: odol eta digestio hodiaren paretetan daude. 2. Gihar ehun ildaskatua: nukleo askoko zelulaz osatuta. Borondatezko uzkurtzea: eskeletu giharrak eratzen ditu (bizepsa). 3. Bihotzeko gihar ehuna: nukleo bakarreko zelulaz osatuta. Ez borondatezko uzkurtzea bihotzean. 4. Nerbio ehuna: kanpo eta barne inguruneko aldaketak hautematen ditu eta aginduak bidaltzen ditu organismoan zehar. Bi zelula mota daude: 1. Neuronak: hiru atal dituzte; zelula gorputza, dentritak eta axoiak. 2. Zelula glialak: ez neuronalak, eta neuronei laguntzen diete.
4. ARIKETAK. Zer dira zelulak? - Izaki bizidunen unitate anatomikoak eta funtzionalak dira. - Hiru bizi funtzioak (nutrizio-funtzioa, erlazio-funtzioa eta ugalketa-funtzioa) betetzen dituen unitaterik txikiena. Zein agertzen da zelula mota orotan? Mintz plasmatikoa BAI, zitoplasma BAI, nukleoa EZ, mitokondriak BAI, kloroplastoak EZ, zelula pareta EZ. Zer da ehuna? Mota bereko zelula multzoak dira, zelula horiek egitura berdintsua dute eta funtzio berak betetzen dituzte. Adibidez: hezur-ehuna. Zertan dira desberdinak zelula multzoak eta ehunak? ehunak osatzen dituzten zelulak modu bateratuan funtzio jakin bat betetzeko elkartu dira. Eta zelula multzoetan, zelula guztiek EZ dute funtzio bera betetzen.
Zer antolakuntza mailari dagokie? Begia: organo mailari. Umea: organismo mailari. Garuna: organo mailari. CO2: molekula mailari. Azaldu: "zelulak izaki bizidunen unitate anatonikoak...": bizi-funtzio guztiak betetzen dituen unitaterik txikiena da, anatomia antolatua du eta beste zeluletatik sortzen da. Zergatik daude hainbeste eratako zelulak gorputzean? giza gorputzak zelula-anistasun handia du, konplexutasun-maila handia duelako. Anistasun horrek bereizketa eta espezializazio handia dakar zelulen artean. Alderatu bi erretikulu endoplasmatikoen funtzioak: - Erretikulu endoplasmatiko pikordunak: erribosometan sintetizatzen diren proteinak gordetzen eta garraiatzen ditu. - Erretikulu endoplasmatiko lauak: lipidoen sintesian, gordeketan eta garraioan hartzen du parte.
5. ARIKETAK:
Nola deritzo odol-hodien barne-estaldudari? Endotelioa esaten zaio.
Urdaileko muki mintzetan, tartekatuta, digestioa egiteko digestio-urinak jariatzen dituzten zelulak daude (GURUINAK). Guruin zelula bakarrak dira, beraz. Endokrinoak ala exokrinoak, ordea? Guruin exokrinoak. Digestio-urinak urdailaren barrualdera jariatzen dituzte. Zer gihar-ehun mota daude eta zertan dira desberdinak? Hauek dira gihar ehun motak: gihar-ehun laua, gihar-ehun ildaskatua, gihar-ehun kardiakoa. Ehun horiek zelularen nukleo kopuruan eta uzkurdura motan (borondatezkoa edo ez-borondatezkoa izan) dira desberdinak.