·Fluidoak benetik berotzean,galtzen du egonkortasuna.Dentsitatzea galduz goraka doa,eta dentsitatea hartuz beheraka.
·Nukleo metalikoak dentsitate haundiagoa du mantu harritsuak baino,eta horregatik ez dira nahasten,nahiz eta biak konbekzioan egon.
·Agerpenak: 1)Lur magnetismoa:kanpo nukleoko burdina likidoa astintzen duten konbekzio korrente bortitzen eraginez sortzen da.2)Kontinenteen higidura:lurraren mantuan sortzen diren konbekzio higidurek eragiten dute.3)Bolkanismoa:mantuaren oinarritik lurraren gainazalera garraiatutako beroak sortu ditu gure planetako mendikate bolkaniko aktiboenak:dortsal ozeanikoak.4)Sismikotasuna:kontinenteen eta ozeano hondoen higidurak haustura handiak sortzen dituzte litosferan.
Material bereizketa:mantua etengabe higitzen denez,dentsitate txikia duen materialak gainazalera igotzen dira,eta handik ezin izaten dira berriro hondoratu. ·Gandor termikoa:material harritsu beroko zutabeak dira eta mantuaren oinarritik gainazalera igotzen dira.Gainazalean,bolkanismo handiko eremu bat sortzen dute:gune beroa. ·Solifluxioa:itxuraz solidoa izan arren,oso fluido likatsua izango balitz bezala,pixkanaka jaria daitekeen materialaren portaera da. ·Dortsal ozeanikoak:oso azal mehea eta hautsia duten munduko sumendi-eremu aktiboenak dira. ·Rift:dortsal ozeanikoen erdian geratzen den harada da,bertan bolkanismo handia dago.Hau hausten denean,faila eratzen da. ·Goi ordoki garaiak:litosferaren azpian gandor termiko batek eragindako presioaren eraginez altxatutako ordoki zabalak dira.(islandiaren azpian) ·Uhartedi bolkanikoak:litosfera ozeanikoa mehea denez,azpian gandor termiko bat jartzen zaionean,litorfera ozeanikoa ere sabeldi egiten da,baina bolkanismoa azkar agertzen da eta uhartedi bolkaniko bat sortzen du. ·Sumendi erraldoiak zergatik?Litosfera ozeanikoko gune bero baten bolkanismoak,basalto bolumen handia jariatzen du,baina ezin da eratu sumendi erraldoirik.Lurrean plakak higitzen ari baitira eta ez baitira geldirik egoten gandor termikoaren gainean.Hori dela eta,sumendi soil bat sortzen da. ·Materiala non metatu?Lehenengo,Repetti etenean geratzen dira.Behin behar adinako dentsitatea lortzen dutenean,behe mantuan hondoratzen dira. 

·Subdukzioa:Listorfera ozeanikoak  ondoratzea eta beheranzko konbekzio korronteak sortzea. ·Subdukzio eremuek ezaugarriak:1)Ozeanoetan daude.2)Gaineko plaka ,ozeanikoa edo kontinentala izan daiteke.3)Hondoratutako plaka(ozeanikoa)tolesten den tokian,fosa ozeaniko sakon eta luze bat sortzen da.4)Fosa ozeanikoan,sedimentu-geruza lodi bat osatzen da.5)Sedimentuak gaineko plakari itsatsita geratzean,akrezio prisma osatzen dute.6)Sismikotasun handiko tokiak dira.7)Bolkanismoa egoten da.8)Orogeno bolkanikoa sortzen da,gaineko plaka loditzean,azpiko pplakak bultzatuta. ·Deformazio elastikoa:ez da behin betikoa,harriak astinaldi bortitza jasotzean deformatzen dira baina gero hasierako formara itzultzen dira. ·Deformazio plastikoa:Harriak tolestu egiten dira eta ez dira lehengo formara itzultzen. ·Haustura:harriak hautsi egiten dira ezin dutelako deformazio indar gehiago jasan. ·Tolesturak:harrien deformazio plastikoak dira. ·Txanga:geruzek kurbadura handiena duten zatia. ·Aldea:Txangaren bi aldeetan dauden zatiak dira. ·Plano axiala:irudizko plano bat da eta tolesturaren simetria planoa da.