ERROMATAR ESTILOA: -K.a. VIII. mendearen inguruan italiar penintsulan ondoko herriak bizi ziren: -Etruriarrak, Etruriarreko zonaldean. -Latinoak Lazio zonaldean, Tiber ibaiak zeharkatutakoa. -Latinoak etruriarrek menperatual izan ziren K.a. 753. urtean eta haien gobernu sistema gauzatu zuten: Monarkia. -Bi mende beranduago, K.a. 509. urtean, latindarrek etruriar erregeak kanporatu zituzten eta gobernu sistema ere aldatu zuten, Errepublika ezarriz. -Hurrengo mendeetan Erromak, konkista gehiago egin ondoren, italiar penintsula osoa batzea lortu zuen eta Mediterranear nagusitasuna ere bai. -K.a. I. mendean, errepublikar erregimen politikoa ahultzen hasi zen, lurralde zabalak zirela eta, ezin zituelako kontrolatu eta K. a. 27. urtean Inperio sistemara pasatu ziren.

ARKITEKTURA EZAUGARRIAK: -Erromatarrek gehien baloratu zuten arte generoa izan zen. -Zentzu praktikoa eta errealista izateagatik bereizten da. -Greziar eta etruriar eraginak jaso zituen. -Mesopotamiarrek sortutako eta etruriarrek hedatutako elementuak erabili zituzten: erdi puntuko arkua eta erdi kanoizko eta gurutze gangak. -Greziar ordenak onartu zituzten, joniarra eta korintiarra, etruriar orden toskaniarra eta haiek sorturiko orden konposatua erabili zuten ere bai (joniarra eta korintiarraren nahasmena). -Greziarrengandik eraikitze sistema arkitrabatua ere (ataburu sistema) hartu zuten. -Material ugari: harria –harri bloke handietan landua-, adreilua –era ezberdinetan kokatua-, marmola –barne esparruak apaintzeko-, morteroa –area, kare bizia eta ura- material ezberdinak itsasteko.

ESKULTURA: -Batez ere erretratuak egin zituzten enperadoreak edota patrizio (aberatsak) familiako pertsonak betiko miresteko. -Oso errealistak ziren. -Bilkaera: errepublika aroetan oso errealistak, baina inperio aroetan idealizazio gehiago. -ERREPUBLIKAR ALDIAN: etruriar eraginez, hileta mozorroetan oinarriturik, errealismo bizia zuten. -INPERIO ALDIAN: enperadoreak goraipatzeko idealizatuak egiten zituzten. -Adibideak: Prima Portako Augustorena (gorputz osokoa), Adrianorena (soinekoa), Marco Aurelioaren zaldizko erretratua. -INPERIO AZKEN ALDIAN: nahiko traketsak, tamainu handikoak, adibidez, Constantinorena. -ERLIEBE HISTORIAKOAk ere bere garrantzia izan zuen. -Zutabeen eta garaiz arkuen gainean kokatzen zituzten. -Eginkizun narratiboa zeukaten. -Historiako Erromako gertakizunik bereizgarrienak ipintzen zituzten.-Adibiderik ospetsuenak: Ara Pacis, Titoren arkukoak eta Trajanoren zutabekoak. -Militarrez jantzita agertzen direnean: Thoraketa. -Zaldi baten gainean agertzen denean: Eskultura ekuestrea deritzo.

PINTURA: -Fresko teknika (hormaren gaineko teknika). Karea + Ura (zikatzean bertan gelditzen da marraztuta). -Astoko pintura (tenple teknikaren bitartez). Egurraren gainean marrazten zen. -Pompeya hiriko aztarnen artean aurkitutakoak hobeto kontserbatzen direnak dira.

MOSAIKOA: -Hormak eta lurzoruak estaltzeko erabiltzen zituzten. -Bi teknika: opus sectile (marmol zati irregularrez egindakoa) eta opus teselatum (buztinez eta beireztatutako tesela txikiak eta erregularrak). -Motiboak: geometrikoak, loredunak edota figuratiboak eguneroko bizitzatik ateratako eskenak azken kasu honetan.