TENPERATURA: lurraren gainazaletik barrualderantz igo egiten da. Askunde hori gradiente geotermikoa deritzo.
Lurrean 3 geruza bereizten dira:
1-lurrazala:
-zabalera 10-70km artean.
-tenperatura 0-1000C artean
-SOLIDO egoeran dago
2-mantua:
-zabalera 30-2900km artean
-tenperatura 1000-3000C
-SOLIDO egoeran dago
3-nukleoa:(2900km-6370km arteko sakonera)
3.1-kanpo nukleoa:
-2900km-5100km arteko zabalera
- tenperatura 3000-5000C artean
-LIKIDO egoeran dago
3.2-barne nukleoa:
-5100km-6370km arteko zabalera
-tenperatura 5000C-tik gora
-SOLIDO egoeran
Barne nukleoa solido egoeran dago nahiz eta tenperaturak oso altuak izan presioa oso oso altua delako eta presio honek partikulak elkartzea bultzatzen duelako.
ZERGAITIK DAGO LURRA HAIN BERO?
Lurra sortu zenean dena beroa zen, denborarekin kanpoaldea hozten joan da eta barruko beroa mantendu egin da presio handiaren ondorioz.
lurrazala
mantua
kanpo nukleoa
barne nukleoa
ZER GERTATZEN DA SUMENDI-ERUPSIOAN?
Lurrazalean: zenbait baldintza berezitan harriak urtu egiten dira. Harri urtu eta gasen nahasteari magma esaten zaio. Magma metatu egiten da gela magmatikoa deritzon gunea.
Lurrazala apurtzean: magma goruntz joaten da sumendi tximinitik eta lurraren gainazalera ateratzen da kraterretik.
Zer konporatzen den: magma lurraren gainazalera ateratzean gasak askatzen dira eta harri urtuari laba esaten zaio. Azkenik askatutako partikula solidoei piroklastoak deritze.
MAGMA ETA LABA DESBERDINTASUNAK:
Magma harri urtuaren eta gasen nahastea da, eta laba harri urtuak dira. Magma lurrazalean sortzen da, eta laba lurraren gainazalean.
SUMENDI ERUPZIOETAN sufrea, karbono dioxidoa, ur lurruna eta karbono monoxidoa KANPORATZEN dira.
HIPOZENTROA: lurrazala hausten den eta bibrazioa sortzen den lurrazaleko lekua da.
EPIZENTROA: bertikalki hipozentroaren gain gainean dagoen lurraren gainazaleko puntua da.
Uhin sismikoen bidez, luraren barnealdetik eta norabide guztietara hedatzen da hipozentroan sortutako bibrazioa.
TSUNAMIA: Lurrikararen epizentroa itsasoan dagoenean sortzen den olatu handia da.
LITOSFERA: lurrazala eta mantuaren goikaldea osatzen duten geruza.
PLAKA LITOSFERIKOEN 3 MUGIMENDUAK:
1-Elkarrengandik aldentzen dira:
-bi plaka hurruntzen ari dira
-bi plaken artean dagoen hausturari RIFT esaten zaio
-haustura honetatik magma ateratzen da, ondorioz, BOLKANISMO jarduera handia dago.
-ohikoa da 2 plaka ozeaniko banatzea
-adibideak: hego amerikako plaka eta afrikako plaka/ eurasiako plaka eta ipar ameriketako plaka.
2-Elkarrekin talka egitea
-bi plaka elkar hurbiltzen ari dira.
2.1-litosfera OZEANIKOS eta KONTINENTALA elkar hurbiltzean.
-litosfera ozeanikoa mantuan hondoratzen ari da, mantua baino astunagoa delako.
-gune honi SURDUKZIO eremua deritzo
-sumendi jarduera handia dago, ondorioz, bi plaka elkar jotzen ari direnez, marruskaduragatik beroa sortzen da, horrela harria urtu eta magma sortzen da.
-lurrikara jarduera handia dago, bi plakak talka egitean lurrazala apurtu egiten delako.
adb: nazca-ko plaka hego amerikako plakaren azpian sartzen ari da.
2.2- plaka litosferiko ozeanikoa eta beste ozeaniko bat talka egitean.
-aurreko kasuaren 4 ezaugarriak betetzen dira.
Desberdintasun bakarra da sumendi uharteak sortzen direla sumendi mendikateak sortu beharrean.
-adb: ozeano bareko plaka ondoratzen hari da filipinetako plakaren, eurasiako plakaren eta ipar ameriketako plakaren haspian.
3-irristatu egiten dira
-lurrikarak ugariak dira, bi plakak aurrera eta atzera mugitzean apurtu egiten direlako.
-adb: san andreseko laila kalifornian.
SISMIKOTASUNA ETA BOLKANISMOAREN BANAKETA.....
Ozeanjo bareko plaka ipar amerikako plaka eta eurasiako plakaren azpian hondoratzen ari da. subdukzio eremu bat da eta eremu guzti honetan sumendiak eta lurrikarak ugariak dira.
Plaka litosferikoen hertzetan KOKATZEN DIRA EREMU SISMIKO eta BOLKANIKOAK.