Iñaki Mendiguren Gipuzkoan jaio zen 1954.an. Gaur egun, idazle eta itzultzaile ezaguna da Xabier Mendiguren, bere anaiarekin, batera. Filosofian eta Letretan lizentziatua da. Irakaskuntza urte asko eman ondoren, itzulpengintzan dihardu gaur egun. Bi eleberri idatzi ditu; alde batetik, Haltzak badu bihotzik, Café Iruá Basqué Saria irabazi zuena eta bestetik, Ilunkerako xuxurlak, Irun Hiria Saria lortu zuena. Bere liburuak nahiko ezagunak dira bertan bere filosofia jakinmina adierazten duelako ere.         Gainera, beste hainbat liburu itzuli ditu euskarara, haien artean, J.K. Rowling-en Harry Potter liburu saila. 2002.an Literatura Itzulpen Onenaren Euskadi Saria irabazi zuen Harry Potter eta sekretuen ganbera obrarekin.


Haltzak badu bihotzik, literatura irakasle baten amodioa bere ikasle batekin kontatzen du. Hainbat eratan sekretuki elkar hitz egin ondoren; azterketetan mezuak idatzi, idazlanetan... elakr maitemintzen dira eta hainbat txango prestatzen dituzte. Baina nola edo hala, ikasleak ez du irakasle-ikasle harremanaren aukera onartzen eta sarritan eztabaidatzen dute. Elkarri hitz egiteari uzten diote, baina hilabete batzuk pasatzean, berriz ere batzen dira, unibertsitateko lehenengo urterako, eta batera bizitzera joaten dira hirira. Baina eztabaidak ez dira inoiz amaitzen eta gatazka handi baten ondoren, ikaslea kontzientzia gabe aurkitzen dute eta ospitaleratzen dute. Handik ataratzean, berriz ere hazten dira batera bizitzen baina unibertsitateko bigarren urtean, soldadutza egitera eramaten dute ikaslea. Han, egun batean, kotxe istripu baten ondoren, hil zen ikaslea. 


Ikasleak soldadutza egin zuen denbora horretan, gero eta gutxiago idazten zuten elkarri bera eta irakasleak. Maisuak bazekien umea soldadutzatik bueltatzean bere ama ikusi nahiko zuela eta berarekin denbora asko igaroko zuela, baina irakasleak berarentzat bakarrik nahi zuen ikaslea, horregatik egun batean, ama drogatu egin zuen eta hil zuen. Horrela ikaslea bueltatzean berarekin bakarrik biziko zen betirako.Baina hurrengo urtean, hainbeste erretzearen ondorioz, biriki mimbiziaz hil zen maisua eta ikaslea bakarrik geratu zen.