1.- ERREFORMA PROTESTANTEA

Erreforma Protestantea, edo bakarrik Erreforma, XVI. mendean garatutako mugimendu kristaua izan zen. Honek zisma (zatiketa) bat eragin zuen Eliza Katolikoaren barnean, eta eliza eta organizazio ugari sortu zituen, protestante  terminoaren barnean bilduta. Erreforma Germaniako Erromatar Inperio Santuan (gaurko Alemanian) hasi zen, baina aurrerago beste lurraldetara hedatu zen: Suitzara eta Ingalaterrara, esaterako.

Martín Lutero (Saxoniako Dukatua; Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1483-1546) Erdi Aroa eta Aro Berriaren arteko trantsizioan jaiotako teologo eta fraile germaniarra izan zen, batez ere historiako katolizismoko zatiketa garrantzitsuena egiteagatik ezaguna dena. Zatiketa hau berak bultzatutako erreforma protestantea eta beratik eratorritako Luteranismo deituriko doktrina teologikoaren bitartez ematen da.

ERREFORMAREN AURREKARIAK

Germaniako Erromatar Inperio Santua sortu zenetik (K.o. 962an), Enperadoreen eta Aita Santuen etengabeko borroka egon zen boterearen nagusia lortzeko. Gehienetan borroka hori Elizak irabazten zuen, Germaniar Inperioaren oposizioa handituz joan zena. Egoera hori askoz gehiago okertzen hasi zen XIV.-XV. mendeetan, alemaniar nazionalismoaren indartzearekin batera.

Baina Aita Santutzaren kontrako sentimendu hori ez zen bakarrik Alemanian eman. XIV. mendean John Wycliff britainiar teologoa-erreformatzaileak Biblia itzuli zuen (hori Elizaren autoritatearen kontra zihoan, Biblia bakarrik irakurri ahal zelako latinez eta ez hizkuntza herrikoietan) eta santuen eta erlikien gurtza ezabatu zuen. Garai berberean, Jan Huss txekiar teologo-erreformatzaileak Wycliffen doktrinak hedatu zituen Bohemian zehar, baita “Nazio-eliza” baten sorrera bultzatzen saiatu zen. Hala ere, 1415ean Huss heriotzara kondenatua izan zen eta pira batean erreta. Hori Gerra Husitak eragin zituen, Hussen aldekoek hasitako altxamendu bortitza. Baina azkenean gogor zapaldua izan zen Elizaren eta Germaniar Inperioaren bidez. Nolabaiteko gerra zibil hau, Alemanian aurrerago gertatuko zen iraultza erlijiosoaren aurrekaria izan zen.

KAUSA ERLIJIOSOAK

Elizaren ustelkeria: Baina diru nahia hori ez zen bertan geratu. XVI. mendean, eraikuntza-prozesuan zegoen San Pedroko Basilika finantzatzeko “bekatuen indulgentziak” saltzen hasi ziren: Elizari ordaintzen zitzaion borondatezko diru kantitate bat, bekatuak barkatzeko edo hildako baten arima zeruan sartzeko. Hots, salbazioa ziurtatzen zuen agiria. Horren ondorioz, santu baten 15 esku eta 20 oin aurkitu zitekeen bananduta. Aipatzekoa da Johann Tetzel fraide bula-saltzailearen leloa: “txanpona kofrean sartzen den momentuan, zeruan dagoen alma penarik gabe salto egiten du”.

Kleroaren ezjakintasuna: Elizgizonak gizateariaren eta Jainkoaren arteko bitartekariak dira Elizaren arabera. Baina garai honetan elizgizon ugari doktrina kristaua ez zuten ondo ezagutzen eta preparazio falta izugarria aurkezten zuten kultu-funtzioak egiterako orduan. Jainkoarekiko bitartekariak ez baziren erlazio hori mantentzeko gai, beste bide bat bilatu beharko zen Jainkoarekin komunikatzeko.

Testu erlijiosoen hedapena: Inprentaren asmakuntzarekin, liburu idatzien hedapena modu izaugarrian hazi zen. Kopiatutako lehen testua Biblia izan zen, eta honi jarraitu zituen bai beste testu erlijioso baita beste gaietakoak. Inork eskuratu ahal zuen merke Biblia bat, eta ondorioz, testu sakratuari buruzko interpretazioak hazi ziren (askok Eliza Kristauaren doktrinaren kontrakoak ziren).



KAUSA SOZIOEKONOMIKOAK

Burgesiaren sendotzea: Eliza Kristauak aberastasuna eta onura ekonomikoa (lukurreria) kondenatzen zuen, prezio justuaren aldekoa izanez. Dena den, aipatzekoa da hori ez zutela guztiz praktikan jartzen, goi-kleroa aberastasunez eta luxuz beteta bizi baitzen eta Elizak esku hilean  ondasun ugari biltzen zituela. Moral ekonomiko hau talka egiten zuen hazkundean zegoen burgesiaren ideologiarekin, enpresen etekin ekonomiko maximoa lortzearen aldekoak zirenak.

KAUSA POLITIKOAK

Nazio-monarkien indartzea: feudalismoaren gainbeherarekin, erregeek boterea berreskuratu eta handitu zuten, noblezia eta kleroaren gainean kokatzen. Baina erregeak oraindik egin behar zion aurre oztopo bati: erreinuko barne-arazoetan sartzen zen Eliz-boterea. Eliza Kristauak, egoitza Erroman izan arren, kristauteria bateratzen zuen instituzio unibertsala bezala aurkezten zen.

Baina europar nazioen sentimendu nazionalistaren indartzearekin, unibertsaltasun hori indarra galduz zihoan. Estatu bakoitzak (hizkuntza, ohitura edota kultura berezia zuena) bere berezitasunak aldarrikatzearen aldeagoa zen. Hortaz, Erreforma protestanteak interes nazionalistekin bat egin zuen (esaterako, testu erlijiosoen itzuleraren aldekoa zen, hizkuntza herrikoietan: ingelesa, frantsesa, gaztelaniara…).