Zer dira agente geologikoak? Zein da euren energia?
Agente geologikoak paisaiak modu naturakean modelatzen dituzten faktoreak dira.
Euren energia Eguzki-energiatik eta grabitate-indarretik dator. Hauek dira:
HAIZEA:
→ Harea ale txikiak garraiatzen dituzten haize-lasterrak dira. Landarerik gabeko lekuetan eta leku lehorretan haizeak higadura handia eragiten du.
GLAZIARRAK:
→ Izotz-masa handiak dira, higadura- eta garraio- ahalmen handia dutenak. Eremu polarretan eta mendi garaien gailurretan aurki ditzakegu glaziarrak.
UR BIZIAK:
→ Euria barra-barra egiten duenean sortzen diren eta ibilgu finkorik ez duten urak dira.
LURPEKO URAK:
→ Lurrean barneratzen diren eta lurzoruaren azpian egoten diren urak dira.Haien higadura-jardueraren ondorioz, lurpeko harri disolbagarriak disolbatu egiten dira.
IBAIAK:
→ Ur gezako urlasterrak dira, ibilgu finkoa eta emari etengabea dutenak. Nolako emaria eta malda duten, halakoa izango da haien higadura- eta garraio-ahalmena.
ITSASOA:
→ Ur-masa gaziak dira. Bertan erliebea eraldatzeko gai diren hainbat mugimendu gertatzen dira: olatuak,lasterrak eta mareak.
Agente geologikoen sailkapena egin ezazu (taula batetan bildu itzazu):
AGENTE MOTA | LEKU edo EGOERA | ERLIEBEAREN EGITURAK |
Haizea | Klima lehorra | Erg, reg, loess, dunak |
Glaziarra (izotza) | Klima hotzak | Morrenak,``U´´ formako haranak |
Ur biziak | Mendietan (malda handiko eremuetan) | Bad-lands, karkabak |
Lurpeko urak | Lurrazpian | Lenarrak, lazpiaz, dolinak, leizeak, estalaktitak -estalagmitak |
Ibaiak | Klima epelak | Deltak, estuarikoak, menandroak, terrazak, “V” formako haranak |
Itsasoa | Kostaldean | Tonbolo, itsas-labarrak, |