1.GIZABANAKOA, GIZARTEA, NAZIOA ETA ESTATUA:
DEFINIZIOAK
1.1.Zer da gizabanakoa?Gizabanakoa, giza espezieko
banako oro da. Gizabanako hitza aro modernoan erabiltzen hasi zen. Une
historiko honetan gizabanako orori eskubide eta askatasun batzuk dagozkiola
aldarrikatzen da, eta eskubide horiek ezin direla urratu. Gaur egungo
definizioa, gizarte batean bizi eta horren ondorioz eskubideak eta betebeharrak
dituen gizaki bakoitza da.
1.2.Zer da gizartea?Gizartea, giza antolaketa
jakin bat da, komunitateko kideen arteko harremanak nolakoak izan behar diren
zehazteko jokabide arau, ohitura eta lege multzo bat. Beste forma bat dago
gizartea definitzeko: elkarrekin bizitzeko arau, ohitura edo lege berak giza talde,
herri edo nazio iraunkorra da.
1.3.Zer da nazioa?Nazio hitza latinezko “natio”
(jaiotza) hitzetik dator. Nazio hitzak, ezaugarri komun batzuk (kultura,
historia, hizkuntza, etnia…) dituen gizatalde aski zabalari ematen zaion izena
da, bere batasunaren ezagutza eta elkarrekin bizitzeko nahia ezaugarritzat
dituena.
1.4.Zer da Estatua?Estatua, gizarte bat zuzentzen
duten arauak ezarri edo inposatzeko ahalmena duten erakundeen multzoa da,
lurralde jakin batean subiranotasuna duena. Gaur egun, estatu modernoa da gizartea
antolatzeko modu nagusia. Bi ezaugarri nagusi: 1. Erakunde politikoa da,
inpertsonala eta subiranoa. 2. Botere egitura bateratua du.
2.BOTERE POLITIKOARI BURUZ TEORIA KLASIKOAK
2.1.Aginte politikoaren zilegitasuna (M. Weber)Pentsamendu-joera gehienak
beharrezkotzat jotzen dute Estatua. Herritarren gainean erakusten
duen agintea hiritarrei zilegi edo legezko egiten zaizkien neurrian, Estatuaren
eraginkortasuna handitua egingo da, beren erakundeen iraunkortasuna areagotuko
baita. Max Weberen gizadiaren
historian zehar hiru eredu nagusi ditu:
-Legitimazio
karismatikoa: < Agintariaren aparteko dohiak. < Legitimazio mota
irrazionala, ezegonkorra.
-Legitimazio
tradizionala: < Erakundeen “santutasuna”; tradizioaren indarra.
-Legitimazio
legal-arrazionala: < Legitimazio mota inpertsonala, arrazionala, egonkorra.
< Estruktura formala (arautegia, konstituzioa).
2.2.Aristotelesen teoria klasikoa
Aristoteles filosofoak, bere
garaiko sistema politikoak aztertu zituen. Aristotelesek bi irizpide kontuan
hartuta sailkatu zituen erregimen politikoak: alde batetik, gobernari kopurua,
eta bestetik, gobernuak gizarte osoari edo gizartearen zati bati mesede egiten
dion arabera. Aristotelesen arabera, bigarren aukera da edozein Estatuaren
zilegitasunaren oinarrizko baldintza, interes amankomuneko bilakuntza.
taula
Legitimaziorik gabeko hiru
erregimen politiko horien ezaugarri nagusiak:
-Tirania:
tirano baten bidez gobernatuta dagoen Estatu mota da, Tirano bat Estatu batean
botere absolutua bere kabuz, lege hereditario edo konstituzionaletatik, lortu
duenari egiten dio erreferentzia.
-Oligarkia:
boterea gutxi batzuen esku uzten duen botere egitura da.
-Demagogia:
botere politikoa lortzeko erabilitako estrategia bat da. Jendartearen
aurreiritziak, emozioak, beldurrak eta itxaropenaz baliatzean datza, gehienetan
erretorika eta propagandaren bidez erabiltzen dena.