B)MERKATARITZADOKUMENTUAK
1.EGITATEZERGAGARRIA;: Egitate zergagarria da ganbio letrak libratzea, edota giro funtzioa egiten duten dokumentuen jaulkipena egitea. Kargatzen dira:a)Ganbio-letrak eta giro funtzioa egiten duten dokumentuak edo letrak ordezkatzen dituzten dokumentuak. Hemen sartzen da adibidez, endosatzen den txekebat. b)Pagareak, bonoak eta obligazioak; 18 hilabeteko epea ez badutegainditzen.2.SUBJEKTUPASIBOAKa)Libratzailea dago ordaintzera behartuta letrenkasuan.
b)Giro dokumentuak edo ganbio letren ordezkoak kargatzen dituen zergen subjektu pasiboak haiek luzatzen dituzten pertsonak edo erakundeakdira.
Bi kasu horiei aipamen eginez, gainera, zergaren ordainketaren erantzule solidarioa izango da efektu horien kobrantzan edo negoziaketan parte hartzen duen erakunde edo pertsona.
3.OINARRIZERGAGARRIA: Ganbio letrak oinarritzat giratutako zenbatekoa izango da. Hala ere, ganbio letren epe bukaera, bere luzapen datatik zenbatuta 6 hilabetetik goragokoa denean, oinarriaren bikoitzari dagokion zerga eskatzen da.
Bestalde, ganbio letra ez diren dokumentuetan, kontuan hartzen da zenbateko nominala.Azkenik, giro trafikoa egiten duten dokumentuak, ganbio letren arauak aplikatzen dira; 6 hilabetetik gorako arau berezia ez da aplikatzen..KUOTA: Legeko 34. artikuluan dagoen eskala aplikatzen da.
C)DOKUMENTUADMINISTRATIBOAK
Estatuan bi talde izan dira. Aplikatzen da anotazio prebentiboaren kasuan. Adibidez, pertsona batek zorrak dituenean, enbargo anotazio prebentiboa egiten da. Ofizioz egiten badu epaile edo administrazioak, ez da zerga hau ordainduko.
1.EGITATEZERGAGARRIA
Erregistro publikoetan anotatzeko luzatzen diren idatz-ohar prebentiboak zergari lotuta dude, euren objektua eskubide edo interes baloragarria denean. Ez daude zergapetuta epaileak ofizioz agintzen dituenean, edota administrazioak agintzenduenean.
2.SUBJEKTUPASIBOAK
Ordainketa behartuta daude, zergadun gisa idatz-oharrak eskatzen dituzten pertsonak.3.OINARRIZERGAGARRIA. Bermatu, argitaratu edo osatzen den interes edo eskubidearen balioa da.Enbargatutako gauzaren balioa ezin du gainditu. Ezta ere, idatz oharraren iturri izan den zenbatekoa.
4.KUOTA: 0,5 oinarriari aplikatuta ateratzen da kuota.