XIX.mendea:hegoaldeko idazleak.
sarrera: iparraldeak bezala, astindu ederra hartu zuen euskal herriak ere XIX. mendean: gudu karlistak ditugu nagusi eta azken karlistadarekin betiko ezabatu ziren foruak. gorabehera hauek politika nahiz gizarte mailan ekarri zuten ondoriorik, izan ere, hizkuntza eta kultura aldetiko susperraldia bultzatu zuen mendearen hondarrean./ industria iraultzak eragindako marko ekonomiko berriak estatu mailako merkatua eskatzen zuen. gure artera ere haize modernoagoak etorri dira, bizkaiara eta gipuzkoara batiz bat: lantegi eta komunikabide berriak zabalduz doaz pixkanaka, demografia hasi egiten da eta langileen mugimenduak eratzen hasten dira.prosa: 1-prosa erlijiosoa: frantziako iraultzak hegoaldeko euskal liburugintza esnarazi zuen. kanpotik zetozen pentsakera berriak zirela-eta, elizgizonek oso kolokan ikusi zuten euren etorkizuna. apaizek eta fraileek ordura arte ez bezala ekin zioten lanari bizkaian eta gipuzkoan. J.A. mogel, A. aƱibarro, P.astarloa... dotrinaren azalpenak, sermoiak, dantzen kontrako lanak eta antzekoak dira darabiltzatzen gaiak.
2-prosa ez erlijiosoa: batzuetan elizgizonek egindakoak izan arren, zuzenean erlijiosoarekin zerikusirik ez zuten idazlanak ere sortu ziren: -J.A. mogelen peru abarka. nobela izatera iritsi gabe (elkarrizketa luze bat baita) baserritar eta kaletar baten arteko pasadizoak kontatzen zaizkigu. euskararen unibertsitatea baserria dela erakutsi nahi digu. gainera, garai hartako informazio iturri paregabea da. bertsogintza:karlistada bietan bertsolarien hainbat kantapaper barreiatu zen, gerra bera kontagai zuten: -"xenpelar" errenteriarra da bertsolaririk ospetsuena. -hizkera hain jatorra izan gabe, doinu modernoagoak zerabiltzan J.M. iparragirre urretxuarrak. mila estuasun ekonomiko eta politiko jasan behar izan zituen kantari honek arrakasta handia lortu zuen. kantarik ezagunenetako bat "gernikako arbola" da. -"bilintx" donostiarrak ukitu erromantikoa eman zion bertsogintzari. maitasun zapustua da bere gairik kutunena, erantzunik jasotzen ez duen maiteminduaren egoera etsia behin eta berriz errepikatzen da bere obran. "triste bizi nahiz eta". -mende bukaerako bertsogilerik ezagunena F. arrase beitia otxandioarra dugu. foruak kendu eta laster A. abbadiek lore jokoak euskal herrian lehenengo aldiz antolatu zituenean, arrese beitiari eman zitzaion bertso sorta onenaren saria. antzerkia. lehen esan bezala, euskal foruen deusestapenarekin euskara eta euskal kulturaren aldeko ekimenak bideratu ziren. giro honen barruan eman zituen lehen urratsak pixkanaka indartuz joan zen euskarazko teatroak. -M. soroa izan zen lehen urteetako sortzaile eta eragilerik garrantzitsuena. komeria xume eta laburrak idazten zituen donostiako jairik seinalatuenetan antzezteko. -T. alzaga soroaren eskolan hasi zen eta donostia inguruko antzerkiaren alde lan egiten jarraitu zuen.