TALKAK: Bi partikula elkarri hurbiltzen direnean,
talka izan dezakete, bai kontaktu fisikoaz zein kontaktu fisikorik izan gabe
ere, haien artean urrutiko indarrak baldin badaude, baina talka guztietan
(kontaktudunetan zein kontaktugabeetan), momentu eta energia-trukaketa
gertatzen da, alegia, bi partikulen higidurak aldatu egiten dira bestearen
eraginez. Kanpo indar erresultantea nuloa bada (F^kanª=0ª), alegia, barne
indarra bakarrik baldin badago, orduan, aren momentu lineal totala kontserbatu
egiten da. Printzipioz talkaren iraupena oso laburra da, eta kanpo indarrek,
egon arren, ez dute is astirik tarte labur horretan sistemaren momentu lineala
aldatzeko. Kasu horietan, sistema isolatutzat har daiteke: F^kanª=0ª; Pª=kte,
baina soilik talka gertatu den bitartean, alegia, unetxo bat lehenago eta
unetxo bat geroago. Adieraz ditzagun primarekin talkaren ondorengo momentu
linealak eta primarik gabe talkaren aurreko momentu linealak:
p1ª+p2ª=p1’ª+p2’ª. Bestalde, energia zinetikoari dagokionez, kanpo indarrik ez
badago, kanpo-indarren lana nulua izango da: W^kan=0, eta energiaren teorema
(W^kan+W^bar=(delta)Ez) honela sinplifikatzen da: W^bar=(delta)Ez. Talkaren
ondoren eta talka baino lehen, sistemaren energia zinetikoa berdina bada,
talkari elastiko deritzo, alegia, barne-indarraren lan totala nulua da. Aldiz
sistemaren energia zinetikoa talkaren eraginez aldatzen bada, talkari inelastiko
deritzo. Bereziki, partikula biak itsatsita geratzen direnean talkaren
eraginez, talkari erabat inelastiko edo talka plastiko deritzo. Talkan
gertatzen den energia-aldaketa (barne-indarren lana) normalean, Q faktore batez
adierazi ohi da: Q=(delta)Ez=Ez’-Ez=1/2m1v1’^2+1/2m2v2’^2-1/2m1v1^2-1/2m2v2^2
(talka elastikoa: Q=0; talka inelastikoa: Q(des=0)). Talka plastikoaren kasuan,
ezagunak baldin badira talka baino lehenagoko abiadurak eta masak, orduan p1ª+p2ª=p1’ª+p2’ª
ekuazioarekin nahikoa da talkaren ondorengo abiadurak kalkulatzeko, biek
abiadura bera dutelako. Gainontzeko kasuetan, energia-galerari buruzko
informazioa behar da, alegia Q=(delta)Ez=Ez’-Ez=1/2m1v1’^2+1/2m2v2’^2-1/2m1v1^2-1/2m2v2^2
ekuazioa. Bereziki, talka elastikoetan Q=0. Bada beste kasu berezi bat,
dimentsio bakarreko talketan edo aurrez-aurreko talkak. Ezagunak baldin badira
talka baino lehenagoko abiadurak eta masak, eta Q faktorea, orduan aurreko
ekuazioekin talkaren ondorengo abiadurak kalkula daitezke, modu unibokoan.
Alegia, X ardatza artzen badugu talka gertatzen den norabide berean, orduan
aurreko ekuazioak honela sinplifikatzen dira: m1v1x+m2v2x=m1v’1x+m2v’2x. Q=(delta)Ez=Ez’-Ez=1/2m1v1x’^2+1/2m2v2x’^2-1/2m1v1x^2-1/2m2v2x^2.
Bi ekuazio horiek bi ezezaguneko sistema bat osatzen dute, (v1x’, v2x’). baina
azken ekuazio hori koadratikoa da eta kalkuluak konplikatzen ditu. Ekuazio
horren ordez, beste ekuazio bat erabil daiteke, lineala, eta newtonek
esperimentalki lortutakoa: (v2x’-v1x’)=e(v2x-v1x). ekuazio horrek adierazten
du, talka egiten duten bi partikulen abiadura erlatiboa proportzionala dela
(talka baino lehen eta ondoren),eta
proportzionaltasun konstanteari, e-ri, itzultze-koefiziente deritzo.
Orokorrean, 0(<=)e(<=)1. Talka erabat elastikoa bada e=1, eta inelastikoa
bada e(des=)1. Erabat inelastikoa bada, edo plastikoa e=0. Horrela,
m1v1x+m2v2x=m1v’1x+m2v’2x eta (v2x’-v1x’)=e(v2x-v1x) ekuazioek bi ezezaguneko
sistema osatzen dute eta biak linealak dira, alegia, m1v1x+m2v2x=m1v’1x+m2v’2x
eta Q=(delta)Ez=Ez’-Ez=1/2m1v1x’^2+1/2m2v2x’^2-1/2m1v1x^2-1/2m2v2x^2 ekuazio
bikotea baino errazago ebatz daiteke, baina e itzultze koefizientea ezaguna
izan behar da.///PARTIKULA-SISTEMA BATEN MASA-ZENTROAREN KONTZEPTUA.
MASA-ZENTROAREN HIGIDURA: Partikula-sistema baten masa-zentroa definitzen du,
batez beste, sistema osoaren masa non dagoen kokatuta. Analitikoki,
masa-zentroaren posizioa (MZ) honela definitzen da: Rª=(N)(k=1)€mk·rkª/M.
hemen, mk da, k-garren partikularen masa, rkª bere posizio-bektorea, N
sistemaren partikula-kopurua eta M sistemaren masa osoa, alegia: M=(N)(k=1)€mk.
Sistemaren masa-banaketa, diskretua izan beharrean jarraitua bada, batukarien ordez,
integralen bidez adierazten da: Rª=$rª·dm/M eta M=$dm. Masa-zentroak batez
besteko posizio bat adierazten du eta beraz, bertan ez du zertan masarik egon*.
Oro har, partikulen posizioak aldakorrak izan daitezke, eta beraz, MZa ere
mugitu egingo da. Hortaz, MZaren posizioa denboraren menpekoa izango da: Rª(t).
Azter dezagun nola mugitzen den masa-zentroa. Hasteko, idatz dezagun, lehenik,
sistemaren momentu lineala:
Pª=(k=1)(N)€pkª=(k=1)(N)€mkvkª=(k=1)(N)€mkdrkª/dt=d/dt((k=1)(N)€mkrkª)=d/dt(MRª)=MdRª/dt=MVª.
Hemen, Vª=dRª/dt da, MZaren abiadura, eta suposatu da partikularen masak eta
sistemaren masa totala, M, ez direla aldatzen. Lortutako adierazpenaren
arabera, sistemaren momentu lineal totala kalkula daiteke bi modutan: batetik,
partikula guztien momentu linealak bektorialki gehituz, eta, bestetik,
sistemaren M masa totala MZaren abiaduraz bidertuz. Momentu linealaren teorema
(10) beste modu batean berridatz daiteke: F^kanª=dPª/dt=MdVª/dt=MAª. Hemen
Aª=dVª/dt=d^2Rª/dt^2 MZaren azelerazioa da. Azken ekuazio diferentzial horrek,
F^kanª=dPª/dt=MdVª/dt=MAª, formalki Newtonen bigarren legearen itxura du, baina
sistemaren M masa osoa daukan partikula batentzat eta kanpo-indar
erresultantearen eraginpean dagoena (barne-indarrek ez diote eragiten). Beraz,
partikula sistema baten masa-zentroa mugitzen da, partikula soil bat balitz
bezala: bere masa, sistemaren masa totala da (M) eta kanpo-indar
erresultantearen eraginpean dago (masa-zentroaren teorema). Beraz,
masa-zentroaren posizioa eta abiadura ezagututa, hasierako aldiune batean,
(Rª(to), Vª(to)), eta kanpo-indar erresultantea ezagututa,
F^kanª=dPª/dt=MdVª/dt=MAª ekuazioa integra daiteke, partikula bakarraren kasuan
bezalaxe eta Rª(t) funtzioa kalkulatu, alegia, MZaren posizioa edozein
aldiunetan. Esaterako, translazio hutsez mugitzen ari den solido zurrun baten
kasuan (errotaziorik gabe) solidoko puntu guztiak berdin-berdin mugitzen dira,
beraz, MZaren abiadura eta azelerazioa edozein punturenak bezalakoxeak izango
dira. Hortaz, MZaren higidura kalkulatuz gero, solidoko edozein punturen
higidura ezagutuko dugu. Horrelako kasu batean, partikula-sistemaren higidura,
formalki, partikula bakar baten higiduraren antzekoa izango da.///SOLIDO ZURRUNAREN DINAMIKA ARDATZ
FINKOBATEN INGURUAN. INERTZIA MOMENTUA.: Demagun solido batek biraketa-higidura
daukala eta biraketa hori solidoko bi puntu finkotatik pasatzen den ardatz
baten inguruan gertatzen dela. Har dezagun Z ardatza ardatz finkoarekin bat
datorren erreferentzia-sistema proppio bat; beraz, O jatorria ardatz finkoan
egongo da. * sistema horretatik dm masako elementu infinitesimal arbitrarioa
behaatzen dugu: beraren posizio-bektorea rª da eta Z ardatzaren inguruan p=|rª|cos(fi)
erradioko zirkunferentzia deskribatuko de. Elementu horren abiadura
zirkunferentziarekiko tangenteaa izango da eta beraren modulua v=wp, non w
solidoaren abiadura angeluarra den. Beraz, biraketako abiadura angeluarraa
solidoko puntu guztietan berdina izango den arren, dm elementu bakoitzaren
abiadura, biraketa-ardatzera daukan distantziaren menpekoa izango da. Partikula
baten momentu angeluarraren definizioaren arabera, dm elementuaren O puntuarekiko
momentu angeluarra honelaxe idatz daiteke: dLoª=rªxvªdm horretan, rª eta vª
elkarren perpendikularrak direla kontuan hartuz, momentu angeluarraren modulua
dLo=rvdm da. Baina dLoª bektorearen norabidea aukeratutako dm elementuaren
araberakoa denez, ezin dugu momentu angeluarrraren izaera bektoriala ahaztu. Momentu
angeluarraren osagai bat aztertukodugu; biraketa-ardatzaren norabideko osagaia
(z osagaia) hain zuzen: dLoz=rvdmsin(fi) non (fi) delakoa, rª etawª bektoreek
osatzen duten angelua den. Dakiigunez, p=rsin(fi) eta beraz: dLoz=wpˆ2dm. Solidoaren
partikula guztien dLoz batuz (integratuz), solido zurrunaren momentu angeluar
totalaren z osagaia lortuko dugu: Loz=(M)$dLoz=(M)$wpˆ2dm=w(M)$pˆ2dm horretan,
M integrazio limiteak integrala solido zurrunaren masa osora zabaltzen dela
esan nahi du. Bestetik, Loz osagaiak ez du jatorritzat hartu den Z ardatzean
kokatutako OZ puntuaren menpekotasunik; ondorioz, hemendik aurrera O letra
azpiindizetik ken dezakegu Lz=Izw bertan biraketa-ardatzarekiko solidoaren
inertzia-momentua, Iz, honela definitu dugu: Iz=M$pˆ2dm. Partikula-sistema
baten momentu angelluarraren teoremak partikula-sistema baten momentu angeluar
totala (erreferentzia-sistema inertzial baten jatorriarekiko) eta jatorri
berdinarekiko kanpo-indarren momentua erlazionatzen ditu. Moª=dLoª/dt. Adierazpena
erraztearren “kan” azpiindizea kendu dugu. Beraz, aurreko ekuazioaren
biraketa-ardaatzaren norabideko osagaiak hauxe da: Mz=dLz/dt hemen Lz=Izw
ekuazioa ordezkatuz eta ardatz finko baten inguruan errotatzen duen solido
batentzat Iz denboran aldaezina dela kontuan hartuz, biraketa-ardatzeko norabideko
osagaiaren kasurako momentu angeluarraren teorema era honetan idatz daiteke:
Mz=Iz(alfa). (alfa) delakoa solidoaren biraketako azelerazio angeluarra izanik.
Solido baten gainean eragiten duten indar guztien momentu erresultanteak
ardatzaren norabidean osagairik ez duenean, Izw biderkadura konstante
mantentzen da denboran zehar: Mz=0 d(Izw)/dt=0; Izw=kte. Emaitza hori
baliagarria da ere solido ez zurrunetarako (geometria aldakorreko solidoak),
zeinetan inertzia-momentua aldakorra den. Momentu erresultantea nulua bada,
Iz-ren aldaketak w-n ere aldaketak sortzen ditu, biderkadura konstante
mantenduz. Oro har, biraketa-ardatzarekiko perpendikularrak diren osagaiek Lx
eta Ly ez dute zertan nuluak izan behar eta momentu angeluarra horrela adieraz
daiteke:Lª=Lx^i+Ly^j+Lz^k horrek esan nahi du, momentu angeluarraren norabideak
eta biraketa-ardatzaren norabideak (wª) ez dutela zertan paraleloak izan
behar.* Abiadura angeluarra eta momentu angeluarra elkarren paralelo ez izateak
ondorio garrantzitsuak ditu: biraketa-ardatza finko mantentzeen denean, momentu
angeluar bektoreak bere norabidea aldatzen du biraketarekin batera; beraz, Lx
eta Ly-ren deribatuak ez dira nuluak izango. Horrek adierazten du, ardatzaren
norabidea finko mantentzeko, solidoari nulua ez den indar-momentu bat egin
behar zaiola. Solidoaren higiduraren propietate hori oso garrantzitsua da
motorrak orekatzeko. Hordea, kanpo-indarrik ez badago, eta beraz, ezta
indar-momenturik ere, momentu angeluarraren teoremak momentu angeluarra
denboran zehar konstantea izango dela adierazten digu (bai moduluan, bai
norabidean). Kasu horretan, norabidea aldatuko duena biraketa-ardatza izango
da./// ERRODADURA-HIGIDURA: Solido zurrun baten higidura lauaren
ekuazio orokorrak, zilindro edo esfera bati aplikatuko dizkiegu, gorputz bi
horiek gainazal lau batean errodatzen dutenean. Higidura-mota honetan,
solidoaren partikula guztiak euste-gainazalaren perpendikularra den plano
paraleloetan higitzen dira; gainera, biraketa-ardatza errodadura gertatzen are
denegó reinstalar paralelo a da eta biraketa-ardatz hori simetria-ardatz izango
da. Gorputza gainazal lau batean errodatzen egoteagatik tranzlazio-higidurako
enamoran locura bat egingo da, notorios, solidoak bakarrik bi askatasun gradu
izango ditu: biraketarekin lortutakoa eta translazio diseñaron lortutakoa.
Translazioa deskribatzeko F>=MA>=Md^2R>÷dt^2 erlazioa erabiliko dugu
F>=dP>÷dt=MR# eta Mz=Imz (alfa)# ekuazioa aplikatuz biraketa-higidura
aztertuko dugu Mz=dLz/dt=d(Imzw)/dt=Imzd(w)/dt=Imz(alfa). 2 irudiko gorputza
plano inklinatu batean beherantz errodatzen ari da. Gorputz horretan eragiten
duten indarrak hauexek dira: bere pisua, planoak egindako indar normala eta
bera eta planoaren arteko marruzkadura-indarra (marruzkadurarik gabe gorputza
planoan behera labaindu egingo litzateke errodatu gabe). Bi egoera desberdin
bereiztea beharrezkoa da: solidoa
labaindu gabe errodatzen duenean eta labainduu eta errodatzen duenean. Gorputzak
labaindu gabe errodatzen badu, MZa mugitzen den s distantzia eta gorputzaren
(fi) errotazio angelua erlazionatuta daude ondoko ekuazioaren bidez (ikusi 3
irudia) s=r(fi) non r gorputzaren erradioa den. MZaren abiadura eta azelerazioa
honela adierazten dira V=ds/dt=rw R#=A=dV/dt=r(alfa) non w=d(fi)/dt eta
(alfa)=d^2(fi)/dt^2 solido zurrunaren abiadura eta azelerazio angeluarrak
diren. F>=dP>÷dt=MR# eta Mz=dLz/dt=d(Imzw)/dt=Imzd(w)/dt=Imz(alfa)
ekuazioak honela idatz daitezke Mgsin0-Fr=MA eta Frr=Imz(alfa)=ImzA/r. Gorputz
batek labainketarik gabe erroda dezan, zorua ukitzen duen solidoko puntuaren
aldiuneko abiadura nulua izan behar da. Ondorioz, solidoa eta zoruaren arteko
marruzkadura-indarra estatikoa izango da eta haren balioa balio-limite maximoa
((nu)N) baino txikiagoa izango da.Mgsin0-Fr=MA eta Frr=Imz(alfa)=ImzA/r
ekuazioak erabiliz marruzkadura-indaarra eta masa-zentroaren azelerazioa honela
idatz daitezke Fr=Mgsin(fi)/(Mr^2/Imz)+1 A=gsin(fi)/(Imz/Mr^2)+1. Hortaz, (nus)marruzkadura-koefiziente
estatikoa bada Fr(txikiagoedo=)(nus)N=(nus)Mgcos0. Fr ren adierazpena erabiliz,
gorputza labaindu gabe erroda dezan bete beharreko baldintza lortuko dugu
Fr=Mgsin0/(Mr^2/Imz)+1(txiikiagoedo=)(nus)Mgcos0 hots tan0 (txikiago edo=)(nus)((Mr^2/Imz)+1).
Labainketarik gabeko errodadurako kasuan, marruskaduraestatikoa denez ez dago
energia galerarik;beraz, Ez+Ep, energia mekaniko totala kontserbatu egiten da
MVˆ2/2+Imzwˆ2-Mgs sin0=kte. Plano inklinatuaren malda handiegia bada edo
(nus)oso txikia, gerta daiteke tan0 (txikiago edo=)(nus)((Mr^2/Imz)+1) ez
betetzea, orduan gorputza labaindu egingo da plano inklinatuan behera doanean.
Kasu horretan s=r(fi) eta R#=A=dV/dt=r(alfa) ekuazioak ez dira beteko.ondorioz,
alde batetik, MZaren azelerazio lineala eta azelerazio angeluarra elkarren
independenteak izango dira eta bestetik, marruzkadura-indarra dinamikoa izango
da eta haren balioa (nud)N izango da. Orduan, Mgsin0-Fr=MA eta
Frr=Imz(alfa)=ImzA/r ekuazioak honelaxe idatzi ahal izango ditugu: Mgsinn0-(nud)N=MA
eta (nud)N=Imz(alfa). Gainera, labainketa dagoenean marruskadura-indarrak lan
negatiboa egingo du; beraz, energia mekanikoaren galera egongo da.///