Gerren sailkapena armen eta estrategien arabera:1.Belaunaldiko gerrak: su-armen agerpenarekin hasi zen. Gizaki talde handien arteko borroka gudu zelaian beronen ezaugarri nagusia. Napoleon garaiko gerrak adibide.2.Belaunaldiko gerrak: industriairaultzaren ondorioz, gizaki talde handien garraioa eta artilleria-arma boteretsuen erabilera. I. Mundu gerra.3. Belaunaldiko gerrak: maniobra-gerrak dira. Etsaia indargabetzea du helburu fisikoki suntsitu gabe. Gerra azkarra (taktikoa).Gerra-gurdi eta hegazkigintzan aurrerapen handiak. Ekintza taktikoen deszentralizazioa, “misioek” ordurarte gudu-zelaian ematen zen “ordena”rekin amaitu zuten. II. Mundu Gerra horren adibide. Poloniaren eta Frantziaren konkista, talde txikien ekintza taktikoak erabiltzen hasten dira (4.belaunaldiko gerren ezaugarria).4. Belaunaldiko gerrak: etorkizuneko gerrekin identifikatzen dira. Gudu-zelaia zabaltzen da gizarte osoa hartuz. Talde txikien ekintza taktikoak nagusi, zibilak helburu. Etsaiaren eremu kulturala ere helburu. Gerra eta bakearen arteko muga desagertzen da,gudu-zelaiaren zehaztapena ere, gerrak gizarte osoa hartzen du. Gerra asimetrikoa paradigma bihurtzen da, insurgentzia eta terrorismoa honen adibide. Informazioa eta propaganda iritzi publikoan eragina izateko.