BIGARREN ERREPUBLIKA1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan alderdi errepublikarrek irabazi zuten probintzietako hiriburu gehienetan. Ezagutu zirenean, Eibar izan zen II. Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria.

BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA1931ko apirilak 14an behin-behineko gobernua sortu zen, kolizio errepublikazale-sozialistako kideek osatuta. Niceto Alcalá Zamora zen gobernuaren buru. Behin-behineko gobernuak herrialdea eraldatzeko ardura zuen, eta premiazko zenbait neurri hartu zituen.Aldi berean, hauteskundeetarako deia egin zuen Gorte Konstituziogileak osatzeko eta konstituzio berria egiteko.1931ko abenduaren 9an onartu zen konstituzio berria.

1-AZAÑAREN BIURTEKOA Azaña behin-behineko gobernuko presidente aukeratu zuten Gorteek, eta abenduan Niceto Alcalá Zamora Errepublikako presidente.

-Erreforma erlijiosoaGobernu errepublikarrak Eliza Katolikoaren boterea eta eragina deuseztatu nahi zituen. Horretarako:erlijioaren derrigorrezko irakaskuntza kendu zuen.ordena erlijiosoei irakaskuntzak aritzea debekatu zien.ezkontza zibila eta dibortzioa onartu zituen.Hego Euskal Herrian EAJk, Errepublika onartu arren, Elizaren eskubideak defendatu zituen.




-Lurralde antolamenduaren erreforma (autonomiak)Nazionalitateak, katalana eta euskalduna bereziki, estatuarekin artikulatzeko bide egokiagoak aurkitu beharra zegoen. Ildo horretatik, 1931ko konstituzioak autonomia eskubidea aitortu zuen, eta nazionalitate historikoak beren autonomia estatutuak idazten hasi ziren.Hego Euskal Herrian, EAJ eta Karlistak nagusitu ziren eta Jose Antonio Agirre EAJko Getxoko alkatea izan zen euskal autonomi estatutua lortzeko ekimenaren aitzindaria.1936ko urriaren 1ean, gerra zibila hasita zegoelarik, Gorteek onartu zuten euskal autonomia estatutua Jose Antonio Agirre izan zen lehen Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.


-Erreforma militarraArmada erreformatzeko neurriak hartu zituen Azañak. Ofizialen kopurua nabarmen murriztu zen eta indar armatuak botere zibilaren menpe geratu ziren.Horren isla izan zen 1932ko abaztuan Sevillan Sanjurjok egindako altxamendu militarra. Errepublikaren gobernuak estatu kolpea emateko saio hura ezereztu eta Sanjurjo atxilotu zuen.

-Hezkuntzaren erreformaHerrialdearen modernizazioa lortzeko oinarrizkoa zen. 193ko Konstituzioak Derrigorrezko Lehen Hezkuntza doakoa eta mistoa ezarri zuen.Hezkuntza sekularizatzeko neurriak ere hartu ziren.






-Nekazaritzaren erreforma

1931n Espainia nekazaritzan oinarritutako herrialdea zen oraindik, baina honen arazoak larriak ziren.1932ko irailean onartu zen Nekazaritzaren Erreformarako Oinarrien Legea.Erreformarako legeak erein gabeko latifundioak desjabetzea eta lurrik gabeko nekazariek haiek okupatzea bideratu zuen. Hala ere, legearen aplikazioa oso geldiro egin zen.

-Azañaren gobernuaren krisia1933 Krisiaren eragileak:1932 eta 1933ko gizarteko gatazkak: greba eta lurren okupazioak egin ziren ondorioz, Azañak agintea galdu zuten.Sanjurjoren altxamendu militarra.Eskuindarrak antolatzea. Koiuntura ekonomiko eskasa. Azañak dimititu egin zuen 1933ko irailean.

2-ESKUINDARREN BIURTEKOA 1933ko azaroaren 19ko hauteskundeetan lehen aldiz emakumeek boto eman ahal izan zuten. Oraingoan, CEDAk eta Partido Radical Republicanoak irabazi zuten.CEDAk diputatu gehien atera, P R R eskuetan utzi zuen gobernua osatzeko ardura.Lerrouxen gobernuak, CEDAren babesarekin, aurreko biurtekoan egindako erreformen kontrako politika jarri zuen martxan:Militar kolpestak aske utzi zituen.lur-jabeen aldeko politika egin zuen. Euskal Herriko autonomia estatutua lortzeko prozesua eten egin zuen.Garai honetan indar politikoak berregituratu egin ziren.Izquierda Republicana sortu zen.Ezker eta eskuin tentsioa handiagoa zen.CEDAk hiru ministro sortu zituen gobernuan, eta horrek Errepublika garaiko krisi larriena biztuarazi zuen.









1935eko urrian, Lerrouxek dimititu behar izan zuen, estraperloa zela eta azpikeriatan harrapatu baitzuen. Ondoren, hateskunde orokorrak deitu ziren 1936ko otsailerako. Oraingoan, alderdi ezkertiarrak, anarkistak izan ezik, batu egin ziren gobernuko eskuindarrei aurre egiteko, koalizio handi bat osatuz

3-FRONTE POPULARRA garaipenaren ondoren, Azaña Errepublikako presidente eta Casares Quiroga gobernu buru izendatu zituzten.

Gobernu berriak hainbat helburu zuen:Eskuineko gobernuaren biktimentzako amnistia.Konstituzioaren agintea.Erreforma fiskala. behe mailako sektoreen egoera hobetzea.Kataluniako autonomia estatutua berrezartzea.Falangea legez kanpo uztea.

Apiriletik ekainera bitarteko hiletan Espainia iraultzatik hurbil egon zen.Bitartean, militarrak eta eskuindarrak altxamendua prestatzen ari ziren.

Azkenean, uztailaren 17an Marokon eta 18an Penintsulan gertatu zen Franco jeneralak zuzendutako altxamendu nazionala, gerra zibilari hasiera eman ziona.