LEHEN DIKTADURARAREN ARRASKATA
gerra arteko europaren egoera politikoa komplexua zen. Inperio autoritarioak desagertuta zeuden eta herrialde berrietako askotan erregimen demokratikoak ezarri ziren. Baina demokrazia haiek hauskorrak ziren. hasierako urteak krisialdi ekonomikoaren testuinguruan igaro ziren, eta horrek tentsio sozial larriak eragin zituen, horrela herrialde batzuetan langileen eta nekazarien altxamenduak izan ziren. goi-mailako eta erdi-mailako klaseetan beldurra zabaldu zen, berriro iraultza komunista etorriko ote zen, Errusian bezala.
Testuinguru horretan herrialde batzuetan erregimen diktatoriala nagusitu ziren, hala nola italian izan ere 1922an mussolinik alderdi faxistako buruak hartu zuen boterea. Espainian, Hungarian polonian jugoslobanian portugaleten... ere diktadurak ezarri ziren.
HOGEITA HAMARREKO HAMARKADAKO MUTURREKO POLITIKA.
1929 kisialdiak demokrazirekiko eta alderdi tradizionalakekiko mesfidantza eragin zuen herritarrengan alderdi haiei leporatzen baitzieten egoeraren errua. Testuinguru hartan, muturreko alderdiek jarraitzaile gehiago lortu zituzten eta erradikalizatu egin ziren.
Alde batetik, langileek eta nekazariek babes handiago eman zieten alderdi komunistei. Sobietar Batasuna bihurtu zen jarraitu beharreko erdua.
Horrez gain, gizarteko erdi mailako klaseak eta goi-burgesiak eskuin muturreko alderdien alde egin zuten, uste baitzuten alderdu moderatuenek ezin izango zituztela beren herrialdeak krisialditik atera eta horren ondorioz iraultza komunista bat etorriko zela.Herrialde askotan ideologia faxistako alderdiak sortu ziren.
Giro nahasi hartan, hogeita hamarreko hamarkadan beste diktadura olde bat gertatu ze: austrian, grezian,espainian, alemanian
Diktadura guztiak ez ziren berdinak. gehienak gobernu kontserbadoreen esku zeuden, hau da. XIX mendekoen antzekoak ziren gobernuen esku. Baina hiru erregimen totalitario, berri erre sortu ziren: faxismoa italian, nazismoa alemanian eta estalinismoa SESBen. askatasuna ezabatu eta giza eskubideak bortxatu zituzten.