eraldatzen ditu eta horien barruan daude harreman ondasunak, jakinik ezin direla merkantilizatu ezta administratu ere, baizik eta sujetuen artean eraikitzen diren harreman propioen arabera daudela. Sektore ez diru irabazleak eremu horretan kokatzeko gaitasuna eduki behar du, elkartasunaren bitartez.

2.1.Definizioenarazoa

Hirugarren sektorea osatzen duten erakunde ez diru irabazleak bost egituren bidez zehaztu daitezke:

Formalizatuak dira, esan nahi baita maila bateraino instituzionalizatuakdirela.

Pribatuak dira, hau da instituzionalki Estaduarengandik banatuak. Erakunde ez diru irabazleak ez badira gobernuaren tresneriak, horrek ez du esan nahi ezin dutela laguntzarik jaso. Gakoa da erakunde ez diru irabazleak, beraien oinarrizko egituran, funtsean pribatuakdirela.

Banaketa ez diru irabazle bat egiten dute. Horrek suposatzen du beraien jabeek eta zuzendariek ezin dituztela sortutako irabaziak berreskuratu. Une batean, erakunde horiek irabaziak ukan ditzakete baina izakiaren helburu orokorretan sartu behar dira. Ezin daitezke erakundearen jabeen, administrazio kontseiluaren ala kideen artean banatu. Zentzu horretan, erakunde ez diru irabazleak erakunde pribatuak dira, nahiz eta beraien helburua ez irakaziak egiteaizan.

Autonomoak dira, beraien jarduera propioak kontrolatzen dituztenneurrian.

Bolondresak dira, esan nahi baita parte-hartze askearen esanahi maila bat suposatzen dutela, bai bere kideen aldetik, bai lankideenaldetik.

5.3. Sektore ez diru irabazlearen aldaketak

Espainian, 3. sektoreak geroz eta garrantzi gehiago dauka gizartean eta ekonomian.

1999an, Ruiz Olabuénaga-k zuzendudako ikerketa batek erakusten du hirugarren sektoreak 250 000 erakunde ez diru irabazle, 26 000 000 kuota, 11 000 000 pertsona lagun, astean lau ordu baino gehiago sektorearen jardueretan parte-hartzen duten milloi bat bolondres, denbora osoz enplegatutako 475 000 langile eta PIBaren %4a suposatzen duten xahupenak batzen dituela Espainian. Sektore honen pixua Europako beste herri batzuetan suertatzen denaren antzekoa da, Frantzia, Alemania, Finlandia ala Austria adibide direla. Aldiz, Holanda, Irlanda, Belgika ala Estadu-Batuetan baino ahulagoa da. Mendebaldeko beste herrietan gertatzen den bezela, sektore horrek bere giza eta finantza baliabideen zati handiena hezkuntzan, osasunean eta gizarte zerbitzuetan aurkitzen du. Ordea, Espainiar erakundeek diru-sarrera ehuneko nabarmenagoa ateratzen dute kideen kuotetatik eta emandako zerbitzuen ordainketatik. Era berean, diru-sarrera nabarmenak emate pribatuetatikdatoz.