Gizarte egitura berria: Gizarte tradizionaletik → Industria gizartera igaro zen.
Klase sozialetan oinarrituta: Burgesak, negozio berrien jabe, eta proletarioak.
Migrazioak:
Landa guneetatik eta Espainiatik batez ere Bizkaira. Eskulan eskariak eragin zuen ainbeste jenderen etorrera. Lan eta bizi baldintza kaskarrak zituzten. Pobre eta analfabeto auek errialdeko bizi jarduerekin ez zetozen bat (euskara, tradizioa, katolikotasuna) eta sortzen ari ziren langileen erakundeen oinarria izango ziren. Baita langile klasearen leen gatazken protagonistak (1890eko Bizkaiko Greba).
Populazioaren azkundea eta iri espazioa:
Gipuzkoako eta Bizkaiko biztanleria azkunde izugarria izan zen. Bereizketa sozialak nabarmenak ziren irietan. Burgesak iritako zabalguneetan eta langileak iri zaarreko edo periferian eraikitako etxeetan bizi ziren. Bilboko itsasadarraren ezkerraldean, lan-baldintza eta elikadura txarra, igiene falta, izurriteak.... eriotza tasa anditu zen. Jaiotza tasak gora egin zuen. XIX. mendearen bukaeran estolderia eta edateko ura obetzeak, gaixotasunak saiestu zituen. eriotza tasak beera egin zuen XX. mendeko leen amarkadan; jaiotza tasak, 1925etik aurrera egin zuen beera. Urbanizazioa azkartu zen bilbon, iria txiki eta zabalguneak bear ziren eldu berriak sartzeko.
Langileen bizi baldintzak:
Bizitza eta lan-baldintzak oso txarrak ziren. Espezializaziorik gabeko langileak ziren, erraz ordezkatu zitezkeenak. Pilatzea meatze zonetan zen nagusi eta arrakoiak eraiki ziren langileentzat. Instalazio aulak ziren, tokiz erraz aldatzeko modukoak. Gela bakar bat izaten zen, komunik gabea eta bertan eun oe baino geiago pilatzen ziren. Langileek enpresaren kantinetan erosi bear zuten. Prezioak oso altuak ziren, Bilbokoak baino %40 garestiago, eta elikagaiak, berriz, oso kalitate txarrekoak. Elikadura txar eta urriaren ondorioz sortutako gaixotasunen eta errakitismoaren aurrean ez zegoen babesik. Lan jardun luzeek ere eragina zuten. Sarritan onenbestean lan egiten zuten eta soldata egokitzen zen produkziora. XX. mendeko leen amarkadetan langileen lan baldintzak obetu ziren: lanorduak 9ra jaitsi ziren eta LMG ostean 8ra; igandeetan ez zen lan egiten, eta gizarte babesa lortu zen: Emakume, ume eta lan istripuei buruzko legeak sortu ziren.
Langile mugimendua:
Lan baldintza gogorrei buruz zegoen kezkatik sortu zen, soldata apalengatik, gizarte desberdintasunetatik eta babesen faltagatik eta enpresaburuen geiegikeriagatik. Errestaurazio garaian, Elkarteen legearen babesean sortu ziren: UGT, SOV-ELA eta CNT. Sindikatuek nagusiek sindikatuak onartzea, negoziazioa kolektiboa izatea, eta lan baldintzak obetzea eskatzen zuten. LMG ostean soldaten igoera asi ziren eskatzen. Garai onetan sindikatuek greba erabili zuten, batez ere bizkaian, eta beranduago Gipuzkoa eta Araban. LMG ondoren elkarrizketa erabili zuten (joera sozialista) Bi joera:
Sozialista: Marx eta Engelsen ideologian oinarritua.
Langileak agintera eltzeko partidu sendoak eratu. Leenengo Internazionala eta PSOE sortu ziren.
Agintera eltzean produkzio ondasunak jabe pribatuei kendu eta kolektibizatu egin bearko zituzten klaseen oinarriak desagertzeko.
Sozialismoak Euskal errian, (meatzaldean, ezkerraldean) garrantzia izan zuen. Langileak enpresa andietan egoteak lagundu zuen partidu eta sindikatu sendoak sortzen.
Anarkista: Sozialismoaren elburu berdinak, bideak guztiz ezberdinak direlarik:
Agintearen kontra dago eta proletalgoaren diktadurarik ez du nai, bide politikoak ukatuz. Ez da auteskundeetara aurkezten. Langileak, partidurik gabe antolatu bear dira, iraultza zuzenean eginez.
1910ean C.N.T. sindikatua sortu zuten, iraultzarako bidetzat sindikatua onartuz, politikan parte artu gabe. Euskal errian ez zuen ia indarrik izan.