INPRENTAREN SORRERA:
▪ XVI. mendea Pizkunde garaia.
▪ Inprentaren sorrerak egoera aldatu
▪ Europako hizkuntza askotan literaturaren hasiera
▪ Liburuen zabalkunde errazagoa
▪ Literaturarako giro aproposa haietan
▪ Gutemberg-ek inprenta sortu: BIBLIA lehen liburua, 1456an.
▪ Ordura arte, esku izkribuak: urri eta garestiak, latinez (aberats eta intelektualen esku)
▪ Inprenta sortzearekin, liburuak ugaldu eta merkatu (herri hizkuntzetara jo) Inprenta erabakiorra ErdiArotikAro Modernorako urrats
TRENTOKO KONTZILIOA(ERLIJIOAN):
Eliza katolikoaren XIX. sinodo orokorra edo kontzilioa, Trenton egina (1545 - 1563). Paulo III.ak deitu zuen eta Pio IV.ak eman zion amaiera.
Erreforma protestanteak zalantzan ipini edo ukaturiko irakaspenen kontua argitzen ahalegin handia egin zuen. Eliza katolikoaren Kontrarreformarako
irizpide garrantzizkoak eman zituen. Aparteko eragina izan zuen Mendebaldeko Elizan ondorengo mendeetan. Trentoko Kontzilioaren ondoko Erreforma katolikoak herri-hizkuntzen eliz erabilpena, katekesi lanetarako bederen, onartu zuen. Diozesiek bezalatsu Ordena Erlijiosoak ere, frantziskotarrek, josulagunek edo karmeldarrek adibidez, sermoi garaian hizkuntz hautapena egin behar izaten zuten. Herri eta aldartearen arabera erdaraz, baina baita euskaraz ere.
ERRENAZIMENDUA(FILOSOFIAN):
• XVI. MENDEA Berpizkunde garaia dugu. Gizarte hierarkizatua hautsiko denez, bizimodu berri bat, bizitza ulertzeko modu berri bat, zabalduko da. Honela, gizakiaren birbalorazioa (antropozentrismoa) eta arrazoia (zentzu kritikoa eta esperimentazioa) aurkituko ditugu mende honetan. Arrazoia izanen da gizaki egiten gaituena.
• Paradigmaren aldaketa: TEOZENTRISMOtik ANTROPOZENTRISMOra
• Erreferentziatzat beti natura hartuko dute eta gizartea aberasteko antzinateko ohituretara joko dute; Grezia eta Erromako jakinduria zabaldu beharra dagoela pentsatuko dute.
XVI. MENDEAREN MOGIMENDU GARRANTZITSUENA:
XVI. mendeko testuinguruaz jabetzeko, honako alor hauek nabarmendu behar dira. Kulturari dagokionez, mende honetan Europan gertaturiko mugimendurik garrantzitsuena ERRENAZIMENDUA izan zen.
• Mugimendu honek sekulako susperraldia eragin zuen:
➢ Zientziatan (non Leonardo da Vinci, Galileo Galilei etab... aurkitzen ditugun),
➢ Artearen eta kulturaren arlo askotan (Michelangelo Buonarroti , Boticelli etab...aurkitzen ditugun).
➢ Letren munduari dagokionez, latinaren eta beste hizkuntza askoren ondoan, tokian tokiko hizkuntzak indartzen hasi ziren.
PEDRO AXULAR:
Pedro Agerre Azpilikueta, “Axular” moduan ezaguna, Urdax-en, Nafarroan, jaio zen 1556-an eta 88 urteekin hil zen Sara-n, Frantzian 1644-an. Axular izena dauka, Axular izena zuen baserrian jaio zelako. Euskal idazleak, Sarako Eskolako ordezkari nagusia eta euskal literaturako prosa idazlerik onenatzat hartua izan zen. Hainbat ikasketa egin zituen. Iruñea-n Teologiako ikasketak egin zituen eta Lerida-n eta Salamanca-n Gizarte Zientziak, Erretorika eta Filosofia. 1596-an apaiz gizona bihurtu zen eta 4 urtez predikaria izan zen Donibane Lohizune-n, Frantzian. Axularrek liburu bat baino ez zuen idatzi, Gero, bi partetan partitua eta berezia izenekoa 1643. urtean. Literatura aszetikoko obra da, eta hirurogei kapitulu ditu. Horren edukia hurrengo atsotitza edo esaera honetan laburbiltzen da: "Gero dioenak bego dio", hau da, frogatu egiten du lana gerorako uztea alferraren leloa dela. Autore klasiko askoren argumentuak eta esaldiak erabiltzen ditu, pilatuz baina maisutzarekin eta edertasunarekin lotuz.