1Zer da gaixotasun periodontala eta zein mota ezberdindu daitezke?Gaixotasun periodontalak hortzak inguratzen dituzten ehunei eragiten dieten gaixotasunak dira. Hauek bi motetan banatu:1 Gingibitisa: hortzoia kaltetzen duen intsertzio inflamatorioa.2 Periodontitisa: gingibitisak aurrera jarraitzen badu intsertzio periodontoa kaltetu ehun galera eraginez. 2Gaixotasun periodontalari dagokionez, azaldu labur bere etiologia. Bi motetan banatu: 1 Faktore eragileak (gaioxtasunari hasiera eman):-Bakterio-plaka eta bakterioak.-Kalkulua.2 Faktore laguntzaileak (gaixotasunaren garapenean eragin):-Faktore lokalak:Plaka pilatzen laguntzen duten  faktoreak:Hortzen anatomia.Hortzen posizio desegokia.Erretrakzio gingibalen presentzia.Iatrogenia.Ahotik arnasa hartzea.Bruxismoak eta maloklusioek eragiten duten trauma oklusala.Galdutako hortzak ez ordezkatzea. Faktore orokorra: Nutrizioa. Estresa.Adina.Gaixotasun orokorrak.Tabakoa: (Erretzaileek zeinu eta sintoma gutxiago izan ohi dute;hori dela eta, gaixotasuna isilean garatzen da,tratamendua atzeratuz.Defentsak murrizten dira: defentsarako zelulak zailtasunak dituzte heltzeko. Orbaintzea oztopatzen da.Oxigeno gutxiago egongo da zonaldean, beraz, sortzen diren baldintzak bakterio anaerobioentzat aproposak dira.)Hormonak.Drogak edo botikak.Faktore genetikoak. 3Zer da GINGIBITISA eta zeintzuk dira bere ezaugarri nagusiak. Gingibitisa babes periodontoa kaltetzen duen prozesu inflamatorioa da, tratamendua jarriz gero, itzulgarria dena.Ezaugarriak:Kolorea: Gorrixka. Ehundura: Distiratsua.Forma: Galdu, papilak kaltetu.Tamaina: Handitu, ondorioz poltsa faltsua agertu.Konsistentzia: Biguinagoa.Posizioa: Hortzoia handituta dagoenez, gorago.Odol-jarioa: Bai, garrantzitsua.Zeinu erradiografikoak: Ez.Zundaketa: Normala. 4 Zer da G.U.N.A. eta zeintzuk dira bere ezaugarri nagusiak. Zein erlazio dauka P.U.N.A.-rekin? G.U.N.A (Gingibitis Ultzeradun Nekrosatzaile Akutua) Plaka pilaketarekin lotuta egoteaz gain, beste faktore batzuekin erlazionatu: defentsa murrizten dituzten egoerak (HIESA...). Ohikoa pertsona gazteena (20-35 urte). Eboluzio azkarrekoa, denbora gutxian kalte handiak sortu. Beste ezaugarriak:Hortzen arteko papilen ultzerazioa eta nekrosia.Mina.Odol-jarioa, baina kasu honetan espontaneoa ere izan daiteke.Halitosia eta ahoko zapore txarra. Pseudomintza: papila nekrosatzen hasten denean, gainean mintz zuri bat agertzen da eta mintz hori kentzen bada papilaren gainazala gorri geratzen da edo odol-jarioa sortzen da.Sintoma orokorrak ere eragin ditzake: ondoeza, sukarra, adenopatiak. Kasu honetan, tratamendua ezartzeko orduan, antibiotikoa eman beharko da. Tratamendua ezartzen ez bada, P.U.N.A (Periodontitis Ultzeradun Nekrosatzaile Akutua) sor daiteke. 5 Azaldu hormona sexualen desoreka eta gingibitisaren arteko harremana. Bakterio-plakaren presentzian, odolean estrogeno eta progesterona kantitatea handitzen denean, hortzoiaren inflamazioa sor daiteke. Horren ondorioz, ohikoa da emakumeetan haurdunaldian zehar, pubertaroan zehar, antisorgailuak hartzen dituztenean,ziklo menstrualari lotuta...Granuloma piogeno ager daiteke (tumore onbera).Granuloma horiek, ohikoagoak dira haurdunaldian eta normalean haurra jaiotzean desagertzen dira. 6 Zer da gingibitis deskamatikoa? Hainbat gaixotasun autoimmuneekin erlazionatzen den gingibitis mota. Adibidez, Liken planoarekin eta penfigo eta penfigoidearekin. Hortzoi itsatsia kaltetzen, bertako epitelioaren deskamazioa sortuz eta zonalde horien gorritasuna eraginez.



7 Zer da periodontitisa eta zeintzuk dira bere ezaugarri nagusiak. Gingibitisa zaintzen ez bada periodontitisa eragin. Hau, periodontitisa babes periodontoa eta intsertzio periodontoa kaltetzen dituen gaixotasuna da. Prozesu itzulgaitza. Periodontitisak gingibitisak eragiten dituen zeinu eta sintoma guztiak eragingo ditu, horrez gain, intsertzio periodontoa galtzearen ondorioz eragindako beste zeinu eta sintoma batzuk ere sortu: zundaren bidezko neurketak 3 mm. baino altuagoak izango dira, hau da, poltsa periodontalak sortuko dira. Gainera, intsertzio ehunen galerak aurrera egin ahala, besteondorio ere agertu: hortzoia galtzen joango da, erretrakzio gingibalak sortuz; hortzen mugikortasuna sortuko da; atzeko hortzen furkak agerian geratuko dira furka lesioak sortuz; hortzak desplazatu egingo dira migrazio patologikoak eraginez; azkenik, zeinu erradiografikoak agertuko dira. Bestalde, mina, halitosia, zorne-jarioa eta abzesu periodontalak ere sor daitezke.

8 taula

  kronik agresibo
maiztasuna %80 %5-15
adina 30-55 35b urte gutxiago
fakt erag bakterio pilaketa fak etiologikoak. fak genetiko.  bakterio (Bacteroides
Forshytus) 
ebolu/prono motela,prno ona epe luzera pazientearen kolaborazioarekin oso azkarra, prono txarra
azpitalde p.u.n.a

gazte periodontitisa.pubertaro aurreko periodontitis. periodontitis aurreratua.

12Azaldu laburki gaixotsaun periinplantarioa. Zer dira, zeintzuk eta ezaugarri orokorrak deskribatu Bakterioen eraginez kaltetuta sortzen dira. Bi motatakoak izan daitezke:1 Mukositis periinplantarioa: Hortzoia bakarrik kaltetzen denean gertatzen da. Honek, gingibitisaren antzeko ezaugarriak ditu. Hau, itzulgarria da.2 Periinplantitisa:Hortzoia kaltetzeaz gain, hezur galera ere gertatzen da. Honek ere, periodontitisaren antzeko ezaugarriak ditu. Hau berriz, itzulgaitza.13.Zeintzuk dira gaixotasun periinplantarioen faktore etilogikoak?Gaixotasun periodontalaren faktore etiologikoak (bakterio-plaka...): Gaizki ahokatutako protesiak eta inplanteen gainazalaren ezaugarriak.Periodontitisa eduki izana.Tabakoa.



9Azaldu periodontitisaren eboluzio.3 fase:1Hasierako periodontitisaSakontasun txikiko poltsa periodontalak (4-5 mm.). Erradiografietan ikus daitekeen hezur galera sustraiaren luzeraren herena baino txikiagoa da.Ez dago furka lesiorik. Ez dago mugikortasunik, edo oso mugikortasun txikia dago sustrai bakarreko hortzetan.2Periodontitis moderatua:Poltsa periodontal gehienek 5-6 mm.-ko sakontasuna dute.Erradiografietan ikus daitekeen hezur galera sustraiaren luzeraren heren bat baino handiagoa da baina bi heren baino txikiagoa. Furka lesioak agertzen hasten dira.Mugikortasun garrantzitsua dago sustrai bakarreko hortzetan, eta txikia haginetan. 3 Periodontitis aurreratua:Poltsa periodontalak sakonak dira (6 mm. baino handiagoak). Erradiografietan ikus daitekeen hezur galera sustraiaren luzeraren 2 heren baino handiagoa da.Furka lesioak daude, eta garrantzitsuak dira. Mugikortasun handia dago, bai sustrai bakarreko hortzetan, bai sustrai bat baino gehiago dituzten hortzetan (haginak).10Azaldu periodontitisaren ondorioak. Lokalak: Periodontitisaren ondorio nagusia hortzen galera da; izan ere, intsertzio periodonto osoa galtzen denean, hortzak ez du euskarririk izango eta erori egingo da. Hortzen galerak bestelako arazoak sortuko ditu: arazo estetikoak, funtzionalak (murtxikatzeko)... Orokorrak:Periodontitisa sortzen duten bakterioak odolaren bitartez hedatu daitezke, gorputzeko beste zonaldeetan ere ondorioak eraginez. Besteak beste: Gaixotasun kardiobaskularrak pairatzeko arriskua handitzen da.Garai aurreko erditzea edukitzeko arriskua handitzen da.Diabetesa deskonpentsatzeko arriskua handitzen da; horrela, periodontitisa kontrolatzen denean, diabetesa errazago kontrolatzen da.11Zer eta zeintzuk dira ehun periinplantarioak? Inplanteak ehun periinplantarioak deitzen diren ehunetaz inguratuta daude; ehun horiek hortzoia eta hezur albeolarra dira. Bakterioen eraginez ehun periinplantarioak ere kaltetu daitezke, gaixotasun periinplantarioak sortuz. Bi mota: 1Mukositis periinplantarioa: hortzoia bakarrik kaltetu. Itzulgarria. Tratatzen ez bada, bakterioek aurrera egin eta hezurra kaltetu periinplantitisa sortuz.2Periinplantitisa: hortzoia kaltetzeaz gain, hezur galera ere. Itzulgaitza.Pazienteak periodontitisa izan badu eta erretzailea bada, arrisku gehiago edukitzeko.15.Zein gaixotasunetan komeni da analisi microbiologikoa egitea? zein bakterio espero dira kasu horietan?Periodontitis mota batzuetan, adibidez, agresiboen kasuan horiek diagnostikatzeko metodo erabilgarriak dira. Gaixotasun periodontal bakoitzaren ezaugarriak zeintzuk diren jakinda, aurreko protokolo hori jarraituz, gero diagnostiko zehatza egin ahalko da.16. erretrakzio gingibala: Etiologia, sailkapena eta ondorioak, azaldu. Erretrakzio gingibala hortzoia apikalerantz mugitzen denean, hau da, galtzen denean, eta sustraiaren gainazala agerian geratzen denean sortzen den egoera da.Etiologia: Nahiz eta gehienetan gaixotasun periodontalaren ondorioz agertu, beste faktore batzuek: Eskuilatzeko era traumatikoa.Piercing-ak.Ortodontzia tratamenduak.Iatrogenia.Periodonto mehea izatea.Frenuluen intsertzio desegokiak.Hortzen posizio desegokia. Sailkapena:  Miller-en arabera, 4 mota: Miller-en I. klasea: erretrakzioa ez da iritsi marra mukogingibalera, eta ehun interproximalak ez dira galdu.Miller-en II. klasea: erretrakzioa lerro mukogingibalera iritsi edota gainditzen du, baina ehun interproximalak ez dira galdu.Miller-en III. klasea: erretrakzio gingibala lerro mukogingibalera iritsi edo ez, ehun interproximalak galtzen hasi dira. Miller-en IV. klasea: ehun interproximalen galera larria dago.Ondorioak:Sustrai txantxarra izateko aukera gehiago.Hipersentikortasuna.Garbitzeko zailtasunak.Estetika txarra.



ultzera traumatikoa ultzera gaizto
superfiziala sakona
erregularra

irregularra

garbia

zikina

hasieratik da mingarria

hasieran ez da oso mingarria izaten (infektatzen den arte)

kausa mekanikoak ikusi

ez da kausarik ikusten

ezaugarria onbera gaiztoa
desberdintzapena tumore zelulek jatorrizko zelula helduen antza dute tumore zelulak ez dira jatorrizko zeula helduen antzekoak
hazkuntza kontrolatua eta motela. ez du inguruko ehunik inbaditzen, bere lekuan mantenitu kontrolik gabe eta azkarra, inguruko ehunak inbaditu, suntsitu eta ordezkatu ditzake.
metastasia: odola edo linfaren bitartez beste edozein gorputzeko lekura iritsi, bertan kontrolik gabe ugaldu eta gorputzaren beste tokitan neoplasiak sortuz ez bai
osasunean duen eragina normalean ez du heriotzarik eragiten heriotza eragin dezake diagnostikatu eta tratatzen ez bada