ZER DA KONDUKTISMOA?
Konduktismoa edo behaviorismoa delakoa enpirismoaren tradizioan kokatzen da. Enpirismoaren aurpegi nagusia J. Locke izan zen. Bere “arbela hutsa” (tabula rasa) ideiaren arabera garapenerako garrantzitsuena ez da organismoaren barruan dagoena, baizik eta organismo horri kanpotik iristen zaiona.
Ikuspegi honetatik esperientziak aldarazten gaitu eta pertsona baten historia ez da beren esperientzien historia baino. Hau dela eta neurtu, behatu, zenbatu daitekeenak eta ez barneko prozesu ikusezinak ikaskuntza bermatuko du.
ZER DA IKASTEA KONDUKTI ARABERA?
Aurrekoan esan dugun bezala ikastea portaera aldaketa da, hau izanda:
• portaera berria sortzea,
• portaera egoki bat indartzea,
• desegokia den portaera bat gutxitzea,
• desegokia den portaera bat desagertzea.
PAULOV
Baldintzapen klasikoaren arabera, gizaki edo animali batek estimulu edo gertakari bati erantzuna ematen ikasten da, erantzuna baldintzatuz era automatikoan.
Baldintzapen klasikoaren ordezkaria, txakurren digestioaren esperimentua egin zuen, txakurrek janari ikusi eta usaindu bezain pronto listua (erantzun automatikoa/baldintzapenik gabeko erantzuna) jariatzen zuten. Txakurrei janaria ematen zitzaien bitartean, txirrin bat (estimulu neutroa) joarazten zuen. Txirrinaren ondoren janaria emateko prozesua errepikatzen zen behin eta berriz. Errepikapenaren ondorioz, txakurrek txirrina (estimulu baldintzatua) entzun bezain pronto listua (erantzun baldintzatua) jariatzen zuten, nahiz eta janaria ez eman.
beste adibide bat: Demagun haur bat lehendabiziko aldiz dentistarengana joaten dela. Dentista, klinika, tresnak, mantala zuria,...haurrarentzako estimulu neutroak dira. Baino, eman dezagun haurrak mina sentitzen duela eta minak beldurra eragiten duela. Gerta daiteke, orain arte estimulu neutro zirenak minarekin lotzea eta estimulu baldintzatuak bihurtzea, eta beldurraren erantzuna baldintzatua izatea. Hau da, haurrak dentistarekiko beldurra ikasten du.
Erantzun baldintzatuak bi motatakoak izan daitezke:
1. Hunkipen erantzunak: beldurra, atsegina...
2. Erantzun fisiologikoak: giharretako tentsioa.
Baldintzapen honekin erlazionaturik dauden fenomeno batzuk:
• Eskuratzea: Erantzun berriak ikastean datza. Estimulu neutro baten ondoren estimulu baldintzatugabekoa aurkezten badugu behin eta berriz, errepikapenaren bidez, estimulu baldintzatua bihurtzen da.
• Orokortzea:: Antzeko estimuluen aurrean erantzun baldintzatua ematen da.
• Diskriminazioa: orokortzearen kontrako prozesua da. Hau da antzeko estimuluen aurrean erantzunik ez ematea.
• Desagerpena: Eskuratzearen kontrako prozesu honek erantzun baldintzatua desagertzean datza. Horretarako estimulu baldintzatuaren ondoren estimulu baldintzatugabekoa ez da agertzen.
Ikaskuntza mota Nondik ikasten dugu?
Baldintzapen klasikoa Estimuluen informaziotik
Baldintzapen instrumentala Ekintzen ondorioetatik
Ikaskuntza soziala Ereduen behaketatik
SKINNER
Baldintzapen operantea E.L.Thorndike eta B.F.Skinner dira baldintzapen operantearen ordezkariak.
Thorndike-k (1874-1949) katuekin egin zituen bere esperimentuak eta esperimentu hauetan oinarrituz baldintzapen operantearen lege garrantzitsu bat ondorioztatu zuen: efektuaren legea. Honek dio jokaeraren ondorioa atsegina bada jokaera errepikatuko dela. Alderantziz jokaeraren ondorioa desatsegina edo txarra bada ez da errepikatuko.
B. F. Skinner (1904-1990) psikologo estatubatuarrak ikasketari buruzko ikerlanak egin zituen eta behavioristen artean toki nabarmena izan zuen. Berak bere esperimentuak egiteko kaxa berezi bat sortu zuen. Skinner-en kaxa kaiola modukoa zen eta bertan usoak eta arratoiak sartzen zituen. Bazituen depositu edo erretilu bat janariarentzako eta palanka edo botoia janariaren deposituari lotuta. Animalia gosez zegoen eta janaria lortzeko palanka edo botoia ukitu behar zuen. Saiakera batzuen ondoren ezer lortu gabe, ustekabean animaliak jotzen zuenean janaria erortzen zen depositura eta horrela, behin eta berriz eginda, usoak ikasiko du zer egon behar duen janaria lortzeko eta kaxan sartu bezain pronto palanka joko zuen.
Ikasitako erantzun baldintzatua ez da soilik mekanikoki sortzen. Animaliak errepikatzen du ekintza ondorio positiboa duelako, eragingarri edo errefortzua izan delako. Esperimentu hauetatik abiatuz, Skinner-ek ondorioek jokabidean duten eragina aztertu zuen eta baldintzapen operantearen legeak formulatu zituen:
1. Jokabidearen ondorioa errefortzua bada, jokabidea errepikatuko da.
2. Jokabidearen ondorioa zigorra bada, ez da errepikatuko.
BANDURA: IKASKUNTZA SOZIALAREN TEORIAK
Teoria neo-konduktista bezala aipa dezakegu teoria hau. A. Bandura (1925-1998) da teoria honen ordezkari nagusia. Konduktistek bezala portaera aztertzen du teoria honek baina portaeraren ikaskuntzan behaketa eta imitazioaren papera azpimarratzen du. Bandura-ren ustez, gizaki eta animalietan beste batzuei gauzak egiten behatuz ikaskuntza prozesua ematen da. Ereduen edo behaketaren bitarteko ikaskuntzan prozesua gauzatzen da horrela: Eredua aurkeztu-Bereganatu-Egin (imitatu).Imitazioa testuinguru sozialean ematen da. Adibidez: Haurrek gurasoen portaerak imitatzen dituzte. Gurasoek, errefortzu batzuen bidez, imitazioak saritzen eta mantentzen dituzte. Ondorioz, portaera sozialak eta testuinguru sozial batean ikasten ditugu. Baina behatzen diren portaera guztiak ez dira ikasten edo behatzen direnak ez dira berdin imitatzen:
• Eredu edo pertsona erakarleak gehiago imitatzen dira.
• Zigortuak izan diren portaerak ez dira hainbeste imitatzen.
• Errefortzua eskuratu dutenak, aldiz, gehiago imitatzen dira.
• Haurrak helduen portaerak imitatzen ditu baita adin-kideenekoak ere.
Pertsonek jokamolde osoa kopia dezakete, jokaera hori beranduago erakutsi arren. Eta imitatzeaz gain, jokaera berriak ikasten dituzte, sortutako jokaerak saria lortzen
badu. Eredu berriak bereganatzeko prozesuak izango dira:
• Arreta: pertzepzio eta trebetasun kognitiboak, ereduaren ezaugarriak, elkarrekintzaren elementu eta propietateak.
• Erretentzioa: oroitzapena, barne irudikapen sinbolikoak eta ereduak ekintza finkatzeko:
• Ekoizpen egokiak eta desegokiak behatzea.
• Motibazioa eta indartzea: autoerregulazioa, kanpoko pizgarri zuzenak eta pizgarri bikarioak (beste baten jokabidea indartua ikusi ostean). Ikuspegi honetan kognizioaren eragina onartzen da: usteek, pertzepzioek, asmoek, itxarobideek... testuinguruaren eraginak jasotzen dituzte eta giza-portaerari eragiten diote.
ZER DA NORTASUNA?
Gure eguneroko bizitzan, besteen izaerari buruz hitz egiten dugu askotan. Denok esan izan dugu inoiz “Horrek izugarrizko nortasuna du” edo alderantziz “horrek ez du inolako nortasunik”. Baina zehar da zehatz-mehatz nortasuna? Definizio moduan esan genezake: Pertsonaren ezaugarri kognitiboak, afektiboak, eta jokabide-ezaugarriak, denboran zehar irauten dutenak eta sakonki bereganatutakoak
AZTERTZEKO METODOAK
3.1.- TEST PROIEKTIBOAK
Inkontzientea ebaluatzeko, hau da, pertsonen gatazkak sortaraz ditzaketen sentimendu eta irrika ezkutuenak aztertzeko, test proiektiboak erabiltzen dira, batez ere. Pertsonok, kontziente izan gabe, gure pertzepzioak, emozioak eta pentsamenduak kanporatzen ditugulako ustean oinarritzen dira. Test hauen bidez, pertsona kontziente izan gabe, faktore horiek guztiak aztertu ahal izateko, pazienteari estimulu anbiguoa aurkeztu ondoren, ea zer ikusten duen galdetu edota estimulu horren inguruko istorioa kontatzeko esaten zaio. Pazienteak estimulu horri ematen dion esanahia bere interesak eta gatazkak azalduko ditu edo, beste era batera esanda, estimuluaren aurrean bere pentsamenduak eta emozioak proiektatuko ditu. Test hauek, teorikoki, psikoanalisian oinarritzen dira.
Roscharch-en testa, TAT izenekoa eta Test Proiektibo Grafikoak dira froga proiektibo ezagunenak.
Roscharch: Testa egiteko, pazienteari 10 laminak banan-banan erakutsi behar zaizkio eta lamina bakoitzean zer ikusten duen galdetu. Erantzunen arabera, nortasunaren profila egitea lor daiteke.
TAT: Hainbat lamina dira eta lamina bakoitzean egoera anbiguoetan dauden pertsonaiak agertzen dira. Pazienteak erakusten zaion laminari buruzko istorio bat kontatu behar du, eta ikusten duen egoeraren aurretik zer gertatu den eta ondoren zer gertatuko den adieraziz. Kontaketen analisien bitartez, froga egiten duen pertsonaren sentimenduak, motibazioak eta gatazkak azter daitezke.
Test proiektibo grafikoa: Testean erabili ohi diren marrazki ezagunenakgiza irudia, zuhaitza eta familia dira. Pazienteari aipatutako marrazkietako bat egiteko eskatzen zaio. Irudiaren tamaina, distortsioak, irudi osoa ez egitea, marraren lodiera eta antzeko datuak aztertuz, nortasunaren ezaugarriak azalduko dira.
PROBA OBJETIBOAK
Pertsonaren jokabideak deskribatzea dute helburu eta ez bere nortasun ezkutuaren dinamika ezagutzea. Galdera-sortak dira. Galdera-sorta bakoitzak nortasunaren ezaugarri bat, sentimendu-talde bat edota jokabide mota bat aztertzen du. Esperientzia duten aztertzaile guztiek emaitza berak lortzen dituzte eta interpretazioa erantzunen zenbaketaren arabera egiten da, horrexegatik deitzen dira objektiboak.
MMPI testa Hathaway psikologoak eta McKinley psikiatrak osatu zuten XX. mendeko 40. hamarkadaren hasieran. Nortasunaen ezaugarriak baloratzeko eta gogamen-nahasteak ezagutzeko erabili ohi da. Egia ala gezurra erantzuteko 550 esaldiz osatzen da eta esaldiok eskala desberdinetan taldekatzen dira: barnerakoitasuna, paranoia, depresioa, gezurra, histeria, hipokondria... Eskala bakoitza burutzeko, pertsona osasuntsuei eta gaixo mentalei egin zitzaien proba eta batzuen eta besteen erantzunak konparatu zituzten.
16PF testa Cattell eta bere laguntzaieleek burutu zuten. Tst honek nortasunaren 16 faktore neurtzen ditu 1etik 10erako eskala batean. 187 galdera dira eta galdera bakoitzak hiru erantzun ditu, bi muturrekoak eta bat erdikoa.
ELKARRIZKETA
Elkarrizketa ebaluatzeko teknikarik ezagunena da eta arazo psikologikoak dituzten pertsonekin lan egiten duten guztiek erabili ohi dute teknika hau.
Elkarrizketaren bidez, pertsonek euren sentimenduei, pentsamenduei edo gatazkei buruzko informazioa ematen dute.
BEHAKETA
Batez ere konduktistek erabili ohi duten metodoa da. Metodo zientifikoan informazioa jasotzeko erabili ohi den estrategia da. Behaketaren bidez, pertsonaren jokabide batzuen maiztasuna edo iraupena sistematikoki erregistra daitezke.
FREUD ETA PSIKOANALISIA
Sigmund Freud. Mediku eta psikoanalista austriarra (1856-1939).
Hainbat teknika berezi erabiltzen zituen bere frogak egiteko eta bee teoriak egiteko, adibidez, lehenengo hipnosia.
Elkarrizketaren teknikarekin lortzen zituen aldaketak azaldu nahian, sintomen jatorria aztertzen saiatu zen Freud. Pazienteen kasu desberdinak aztertu eta gero, hurrengo ondorio hauetara iritsi zen:
● Gizakien jokabidea ez da kasualitatez gertatzen. Hitz guztiek, pentsamendu guztiek eta ekintza guztiek arrazoi bat dute, nahiz eta guk, askotan, arrazoi hori zein den ez dakigu, zeren gure jokabideen motiboak inkontzienteak baitira.
● Haurtzaoraren lehen faseko esperientziak eragin handia dute bizitzaren eboluzioan.
● Haurtzaroko sexualitateak garrantzi handia du nortasunaren garapenean. Freudek nortasuna ulertzeko bi eredu ezarri zituen:
EREDU TOPOGRAFIKOA
● Kontzientea. Kontzientzia-maila hau une oro kontzientzian dauden pertzepzio, pentsamendu eta oroitzapenek osatzen dute.
● Prekontzientea. Oroitzapenek osatzen dute. Oroitzapenok ez dute zerikusirik bizi dugun uneko pentsamenduekin, baina kontzientera erraz ekar daitezke.
● Inkontzientea. Maila honetan, kontzientean ez dauden oroitzapenak, asmoak eta osagaiak sartzen dira. Material honen parte bat ez da inoiz kontzientziaren parte izan, baina beste parte handi bat, estutasun jasanezina sortu duten esperientzien eraginez, kontzientetik kanpora ateratakoa da.
EREDU ESTRUKTURALA
Zera. Nortasunaren oinarri primitiboena da, instituen eremua. Freuden hitzetan: “zera anabasa hutsa da, sakonean irakiten ari den lapikoa”. Zera jaiotzatik dugu gurekin eta inkontzientea da. Bizitza hasten denetik, zerean sortzen diren irrikak berehala asetzeko joera daukagu, ondorioak kontuan izan gabe, zeren zera plazeraren printzipioak zuzentzen baitu. Oinarrizko irrika horiek oso zailak dira kontrolatzen, eta bizitza osoan zehar eragina dute gizakiongan.
Nia. Eremu horretan, pertzepzio kontzientea, pentsamenduak, iritziak eta oroitzapenak daude. Nortasunaren atal arrazionalena da. Nia errealitate-printzipioak gobernatzen du. Printzipio hori kanpoko mundura moldatzean eta barneko tentsioak kontrolatzean datza. Nia, errealitatearen arabera, zeraren irrikak asetzen saiatzen da. Gorputza berez kontserbatzea, errealitatera moldatzea eta barneko tentsioak kontrolatzea dira niaren betebehar nagusiak.
Supernia. Gurasoek eta gizarteak umeari portaera-eredu ideal gisa transmititzen dizkioten balioek osatzen dute superniaren eremua. Arau moralak eta norbere jokabidea kontrolatu behar duten “ona” eta “txarra” nozioak barneratzen diren neurrian garatzen da. Superniaren helburua pertsonaren portaera nolakoa izan beharko litzatekeen adieraztea da.
FASE PSIKOSEXUALAK
Fase orala: 0-18 hilabete. ahoa plazer iturri. manifestazioak hainkatzea, amaren bularra... xurgatzea, edozer gauza ahora eramatea. Gehiegizko saria edo arreta: menpekoa, konformista, etab. Finkapena aho-jardueratan interesatutako heldua eman dezake: jan, hitz egin, erre, alkohola, txiklea jan, boligrafoen tapoia xurgatu. Kontrakoa, arreta gutxi jasoz gero, helduaroan urduritasuna eta hitz egiteko era aldakorra
Fase anala: 18 hile-3urte. Uzkia plazer iturri. manifestazioak kaka egitean zekulako plazerra. Entrenamendu hau zorrotzegia bada, finkapena sortarazi dezake eta heldu oso puntualak, ordenatuak edo zurrunak diren helduak sortu (nortasun anal expulsiboa). Edo kontrakoa, gurasoak zorrotzegiak badira edo goizegi hasten badira esfinterra kontrolarazten, umeak nortasun anal retentiboa: arduragabeak, axolagabeak edo ordenik gabekoak.
Fase falikoa: 3-6urte. Genitalak plazer iturri. manifestazioak kontrako sexuarekiko erakarpena eta edipo eta elektra konplexua. Edipo konplexua: amarekiko erakarpena, aitarekin identifikatzen utzi. Elektra konplexua: aitarekiko erakarpena, amarekin identifikatzen utzi. Finkapena: Fase honetan finkatutako pertsonak aitaren edo amaren ezaugarriak dituen bikoteak bilatzeko joera. Baita bikote askoz nagusiagoak. Modu inkontzientean. Gizonak: emakumeekin izateko joera nabarmena (Don Juan), homosexualitatea, etab. Emakumea: gizonak konkistatzen obsesionatuta, gizonengan plazera uko egitea. harreman asetugabeak, “frigidez”.
Latentziaroa: 6-11urte. Irrikak desagertu. manifestaziorik ez. Finkapenik ez.
Ernalkiaroa: 12+urte. Genitalak plazer iturri. manifestazioak beste sexuarekiko erakarpena, harreman sexualak... Finkapenik ez.
DEFENTSA MEKANISMOAK
Frustrazioari aurre egiteko, irtenbide praktikoak aurkitzen saiatzen gara eta aurkitzen ez ditugunean, defendatu egiten gara egonezinetik aldentzeko asmoz. Honek dira irtenbide garrantzitsuenak:
1- Errepresioa. Gehienetan, sentimendu horiek jatorri sexuala edo oldarkorra izan ohi dute edo gure balioekin bat ez datorren beste edozein baliok eragindakoa. (Adibidez, umetan eraso sexuala jasan duen norbaitek gertakizun horren oroitzapena baztertu egin dezake).
2- Erreakzio eraketa. Mekanismo horren bidez, sentitzen ditugun jokabideen eta sentimenduen kontrako jokabideak eta sentimenduak izaten ditugu (adibidez, gustatzen zaigun pertsona mespretxatzea).
3- Desplazamendua. Norbere hutsuneak beste batek bete ditzala nahi dugunean, desplazamenduari konpentsazioa deitzen diogu; adibidez, irakasle edo nagusi baten gehiegikeriak jasan ondoren, agresibitate guztia etxekoekin deskargatzea; etxekoen kontra desplazatzea, alegia.
4- Proiekzioa. Mekanismo horren bidez, besteentzako uzten ditugu jasanezinak egiten zaizkigun motibazioak eta sentimenduak. “Horrek gorrotatzen baino ez daki.”Horrelako esaldiak, normalean, gorrotoa sentitzen dutenek, leialak ez direnek eta euren buruaz baino pentsatzen ez dutenek esan ohi dituzte.
5- Erregresioa. Hazkundearen aurreko estadioetara itzultzea izango litzateke. Adibidez, gernua (txiza) kontrolatzen ikasi duen ume batek, beste anaia-arrebetako bat jaiotzean, berriro kontrola galtzea.
6- Arrazionalizazioa. Geure jokaera justifikatzeko, egoera azaltzen saiatzen garenean erabiltzen dugun mekanismoa da. (Azterketa ez dut gainditu, irakasleak gorrotatu egiten nauelako). Argumentu desberdinak: zoritxarra, gutxiespena, salbuespena, zorte alternatiboa, aitzakiak, hobeto egiteko agindua.
7- Identifikazioa eta introiekzioa. Miresten ditugun pertsonekin edo taldeekin identifikatzea, beraien nolakotasunak gureganatzea. (Athletic-zale batek: “Gaur irabazi egin dugu”).
8- Konbertsioa. Gure arazo psikologikoak fisikoki agertzen direnean konbertsioa gertatzen da. (“Gaixotu egin nintzen azterketa egunean”).