Birketa-mugimendua mungimendu lineala bihurtzen duten ardatzak dira. Irristadurazkoak: azkoin eta ardatzaren arteko mugimendua irristaduraz ematen denean. Ardatz trapezoidalak:(%50) Makina-erremintan ohiko makinetako orgen eragingailu gisa erabiltzen dira. Ardatz eta azkoinaren arteko mugimendua hari trapezoidal baten biraketarekin lortzen da. Errodadruazkoak: azkoin eta ardatzaren artean elementu birakariak daudenean. Arrabol hariztadun ardatzak: Ardatz hauen kasuan, arrabol hariztatu batzuk dira azkoina eta ardatzaren artean dauden elementu birakariak. Bi eratakoak topa ditzakegu: Arrabol planetariodun azkoinak eta Arrabol birzirkulaziozkoak. Erabilerak: Karga koefiziente haundia. Biraketa abiadura oso altuetan. Azelerazio eta dezelerazio altuekin, Giro gogorretan, Kolpe karga haundiak jasan behar diren aplikazioetan, Posizionamendu oso ona eskatzen duten ibiltarte murriztuetan. Boladun ardatzak: (%98) zenbaki kontrolez gobernaturiko makinetako orgen eragingailu gisa erabiltzen dira. Ardatz eta azkoinaren arteko mugimendua, bere izenak dihoen moduan, azkoinak barrukaldean daramatzan bolen bitartez lortzen da. Boladun ardatzean jartzen den azkoin moeta aplikazioaren beharren araberakoa izaten da. Azkoin bakunak eta Azkoin bikoitzekoak. Aurrekarga: lasaiera axiala saihesteko, zurruntasuna areagotzeko, eta kokalekua gehixeago zehazteko aurrekargatuak izaten dira. Aurrekarga, azkoina eta ardatzaren arteko barne lasaiera axialaren murrizketa lortzeko egiten da. Azkoin bakarren aurrekarga: Bolen diametroekin jokatuz: Hariaren profilaren artekaren diametroa baino zertxobait haundiagoak diren bolak sartzean oinarrituta dago, honela, bolek pistarekin 4 kontaktu puntu izatea lortzen bait da. Azkoinaren erdiko pasua modifikatuz: Azkoinaren erdikaldeko errodadura pista artezten da, honela, pasuaren gehitze horrek, aurrekargaren baliokidea izango den indar bat sortzen bait dute bolengan. Azkoin bikoitzen aurrekarga: Aurrekarga, bi azkoinen artean zirindola bat ezarriz lortzen da, zirindola honen lodierak aplikatu beharreko aurrekarga zehazten duelarik.
Bi ardatzen edo gehiagoren artean potentzia transmititzeko erabiltzen dira. Potentziaren transmisioa, uhalen eta poleen artean sortzen den marruskaduraren bidez egiten da. Uhal trapezialak: sekzio trapezialeko eztarria ekarri behar du; eztarri hontan sartzen da tentsioan uhala, horrela, indar tangentzial ugari trasmititu ahal izango duelarik. Sekzio zabalekoak eta hestukoak daude. Uhal lauak: Abiadura haundiko aplikazioetan, edo biribilkatze-diametro txikiak erabiltzen direnean, edo beste norantza batean biribildu behar denean erabiltzen dira. Aldagailuentzako uhalak: Uhal bidez abiadura mugiarazteko kasuetan erabiltzen dira. Gehienetan, hozkatu bat daramate barnekaldean, diametro txikietan erabili ahal izateko noranzko bakarrarekin. Hortzdun uhalak: Irristatze falta segurtatu behar denean erabiltzen da ;hau da, ardatzen artean biraketa erlatiboaren galerarik ez dagoenean. Hori, uhalaren eta polearen arteko hortzak engranatuz lortzen da. Hortz uhinkatuak gehiago dira trapezialak baino, hortzen artean, etengabeko “engranaketa” lortzen baita, eta esfortzua uhalaren hortzen artean modu homogeneoagoan banatzen da. Uhal ildokatuak: Sekzio txikiko uhalak dira eta beraz, egokiak dira periferia-abiadura handietarako, bestalde, hortzak dituztenez, trasmiti dezaketen potentzia uhal lauek transmiti dezaketena baino handiagoa da. Akoplamenduak, bi ardatz elkartzea da, ardatzen artean egon litekeen salto eta/edo lerrokatze ezarengatik sortzen diren esfortzuak bereganatzen dituelarik, honela ardatzen euskarriak babestuz. Iraunkorrak: bi ardatzen artean mugimendua iraunkortasunez ematen dutenak dira. Zurrunak: Fabrikazio, muntaia edo garraio arazoak direla eta, luzera haundiko ardatzak zatika egiten dira, akoplamendu zurrunak erabiliz solido bakar bat osatzeko erabiltzen direlarik. Malgukiak: elkarren artean lotu behar diren makina desberdinen ardatzak ez dira zehazki bat etortzen, konpentsatu beharra duten ezlerrotze moeta desberdinak ekartzen dituzte. Zurrunak bihurdurarekiko: aurreko atalean azalduriko ezlerrotze bat baino gehiago konpentsatzen uzten duten arren, eta beraien eraikitze erabakiari esker, mugimenduaren trasmizioan bihurkadura zurruntasun haundia mantentzen dute. Malguki elastikoak: Izen hau, nolabaiteko bihurkadura elastikoa duten akoplamendu malgukiei ematen zaie. astinduak edo eta momentu fluktuagarriak jasan behar dituzten trasmizioetan elementu motelgarri bezala edo bibrazio mugaketetan garrantzi haundia izan dezakete. Enbrague eta balaztak: Bi ardatzen artean mugimendua trasmititzen duten aldi baterako akoplamenduak dira. Enbrague: Luzapenean edo eta batzuetan paraleloak diren bi ardatzen artean borondatez mugimendua trasmititzeko balio duen makina elementua da. Balazta: Mugitzen den pieza bati geratze edo abiadura murrizketa prozesuan energia zinetiko edo potentziala xurgatzen duen makina elementu bat da.