FRANK LLOYD WRIGHT: UR-JAUZIAREN ETXEA (PENSYLVANIA,

AMERIKAR ESTATU BATUAK)

Landare eta iturburuz betetako baso erdian. 1937an amaitu zen eta ordutik aurrera, XX. mendeko arkitektura ulertzen lagundu zuen. Wrighten lanetatik agian ezagunena da Ur- jauziaren etxea edo Kaufmannen etxea deitua. arkitektura organikoaren adibide argia izanik. Wrightek razionalismo funtzionalistari -

estilo internazionalari- aurre egin nahi zion. “arkitektura organikoa” da,  arkitektura eta natura integraturik.

Materialak: Ormigoia, harri naturala, burdin margotua, beira eta aluminioa dira.

Kanpoaldea: 

ingurunea arkitektoaren esanetara dago. Hiru solairutako etxebizitza da eta desnibelari aurre egiteko mailatatuta dago. Beheko solairua haitz naturalaren gainean eraikia da eta azken hau tximiniaren oinarria da -etxearen ardatz bertikala-. Ormigoizko terraza handi bat ur-jauziaren gainean dago, etxebizitzan bertan espazialki integratzen delarik; eraikuntzaren barnealdetik ur jauzia sortzen dela dirudi. Goialdeko pisuan beste terraza bat. 

Barnealdea eta oinplanoa: 

Beheko solairuak egongela handia eta sukaldea biltzen ditu; goian logelak daude. Solairu bakoitzaren barne banaketa guztiz askea da.

arkitektoak barne espazioa diseinatzen du lehendabizi eta azken hau kanpoalderantz hedatzen da,

Erainkin bakoitzak funtzioaren araberakoa izan behar zuela pentsatzen zuen; baita ingurunearen eta erabilitako materialena ere. Ur-jauziaren etxea orubera egokitzen da. "Kutxa" itxurako eraikinaren kontzepzioaz apurtu zuen; zegoeneko ez zen existitzen ez hormarik, ez eskema geometrikorik, ez simetriarik, ez perspektiba puntu egokirik. 

Ur-jauziaren etxean ura, zuhaitzak, haitzak, zerua eta natura etxebizitzan elkartzen

dira, etxearen ikuspegi erromantikoa ixten da. Arkitektura organikoan eraikina ez da lan itxia, baizik eta bizia eta alda daitekeena. Urte batzuk beranduago zabaldu egin zen. Solairu bakoitzean irteera zabalak daude. ormigoizko plaka lisuen bidez

mugaturiko terrazak dira. Eraikitze kostuak oso altuak zirenez, goi maila sozialekoek baino ez zuten arkitektura organikoaren etxerik eduki.