1. Azaldu heriotza prozesuaren etapak Klubber Ross doktorearen arabera. 1. Ukapena: gogorragoa da, gaixotasuna ustekabean agertzen denan. Defentsa mekanismoa da, berri txarrak eragindako bulkada emozionala kontrolatzeko. 2. Haserrea/amorrua: egoera berria ez du onartzen. Hurbilen daudenak errudun sentitzen du. 3. Negoziazioa: errealitatea onartzen hasten da. Itunak egiteko garaia da. Bukaera aldentzeko saiakerak dira. 4. Depresioa: aurreko jokaera guztiekin ez duela bizitza luzatuko ulertzen duenean, gaixoa egoera depresio batean sartzen da. Suizidio ideiak agertu daitezke. 5. Onarpena: banatzea behin betikoa izango dela ulertzen du. Inguruan daukanak interesa galtzen du eta bere barruan eskutatzen da. 

2. Azaldu doluaren faseak: 1. Shock fasea: lehen momentuetan gertatzen da, zalantza, nahigabe sentimendu handia eta pena sakona ditu bereizgarri. 2. Gogoeta fasea: zirrara gainditu eta heriotzaren errealitatea onartu ondoren, beldurra, haserrea, amorrua eta, sarritan, errudun sentimenduak eta gaitzondoa agertzen dira. 3. Norbere munduaren desantolaketa fasea: desegituraketa momentua da, galdu den pertsona gabe munduak ez du zentzurik. Tristuran, interesik ezean, apatian eta, batzutan, etsipenean murgiltzen da. 4. Gainditze fasea: denbora igaro ahala itxaropena berpizten da eta bizitzak aurrera egiten du.

3. Azaldu zeintzuk diren jokaera eta jarrera egokienak paziente terminalari arreta ematerakoan: 1-Zure zainketak aldaketei egokitu. 2-Bere behar fisikoetaz gain, behar psikikoak eta espiritualak ere kontutan hartu. 3- Komunikatzeko erraztasunak eskaini, gogokoen duen musika eskaini... 4- Egin ahal duzuna pazientea eta familiarekin komunikatzeko, enpatia, entzute aktiboa eta hitzezkoa ez den komunikazioa erabiliz. 5-Informazio zehatza eskaini, astiro eta pertsonaren kapasitatearen araberakoa, itxaropen faltsuak eta gezurrak saihestuz. 

4. Zeintzun dira SECPAL-aren arabera gaixotasun terminalaren ezaugarriak? 1-Gaixotasuna aurreratua eta sendaezina da. 2-Orokorrean, sei hilabetetik beherako bizi itxaropen du. 3- Azkenera hurbilduz, sintomak areagotu egin daitezke, tratamenduek eraginkortasuna galtzen dute eta zainketa paliatiboak erabili beharra dago. 4- Pazientearentzat eragin emozionala gogorra da, baita senitartekoentzat ere. 5. Zeintzuk dira osasun langileek lantzeko bideratuta dauden trebetasunak, heriotzari buruzko tailerretan? 1-Iraganeko dolu egoerak gainditu. 2- Osasun langileei, pazienteen heriotzaren aurrean jokaera lasaia agertzen irakatsi. 3- Erabakiak hartzeko garaian laguntza eman pazienteen heriotza ahalik eta hoberen kudeatzeko.  4- Osasun langileak emozionalki lagundu. 



6. Zeintzuk dira paziente terminalak agertzen dituen ezaugarri psikologiko batzuk? 1- Galera emozionalei aurre egin behar die: erabakiak hartzeko gaitasuna, independentzia, familia eta rola, identitatea... Dena dela ere, galerarik garrantzitsuena bizitza da. 2- Beste beldur batzuk ere ageriak dira: minari familiarentzat zama bihurtzeari,... Baina heriotza azkeneko agonia da. 3-Aurreko guztiak antsietatea, urduritasuna, angustia,... eragiten dizkio. Depresioan bukatzen dute askotan. 4- Depresio honen eraginez bakoitza bere buruan ezkutatzea ohikoa da, sentimenduak eta emozioak ezin errespetatuz. 5- Batzutan itxaropen eza, kolaborazio gutxi zaintzailearekin, erasokortasuna, kexkak,... ager daitezke. 6-Etsipena

7. Definitu dolua: pentsamendu, sentimendu eta jarduera egoera bat da pertsona edo egoera baten galerak eragindakoa eta sintoma emozional eta fisikoak adierazten dituena. 8. Zerk eragin dezake osasun langileen despertsonalizazioak? Aipatu zeintzuk izan daitezkeen motiboak. -Baliabide falta. -Antolaketa arazoak. -Soldata eskasak. -Ordutegi irregularrak. 9Noiz bihurtzen da dolua patologikoa? -Prozesuak normalean baino gehiago irauten denean eta normala baino handiago denean. -Doluaren atzerapena edo gabezia. 

10. Aipatu sufritzen ari diren pertsonei laguntzeko baliotsuak diren printzipioak: 1-Laguntza eman galeraren errealitatea indartzeko. 2- Afektibitatea adierazten lagundu, emozioak identifikatu eta adierazten. 3-Lagundu galeraren ostean oreka berreskuratzea galarazten duten oztopoak gainditzen. 4- Estimulatu hildakoari agur esan diezaion. 5- Lasaitu eta azaldu bere erreakzioak normalak direla bizi izan duen gertakizunaren aurrean. 11. Zeri deitzen zaio Burn out sindromea? Lanari buruz daukagun ideia eta lanbide-jardueraren errealitatearen arteko desberdintasunak antsietatea eragin dezake. Antsietate maila hau gainditzen denean, ondorioak lanbide-jardueraren kalitatea eta langilearen osasuna kaltetzen ditu. 

12. Zerk eragin dezake erizain laguntzaileen neke emozionala? Besteen sufrimenduak, minarekin bizikidetza eta heriotzarekin ohizko kontaktuak zama emozional handia eragiten dute. Askotan zama hau areagotu egiten da langileak pazienteari ezi diola lagundu ikusten duenean. 13. Zeintzuk dira Burn Out sindomearen sintomak? 1- Estres kronikoaren berezko sintomak. 2- Aldaketa emozionalak. 3- Erreakzio psikosomatikoak. 4- Jokaera erasokorrak. 5- Lan-absentismoa. 



EGIA: 1- Gaixotasun terminalean biziraupen txikikoa da. 2- Gaixotasun terminal baten agerpena progresiboa da. 3- Heriotza prozesuaren etapetan itunak egiten dira depresiora heldu baino lehen. 4- Pazientea tristuran, apatian eta etsipenean sartzen da doluaren norbere munduaren desantolaketa fasean. 5- Estresaren iturriak ospitale inguruko estresorea kontsideratzen da. 6- Langileen motibazio faltaren ondorio despersonalizazioa sortzen da. 7- Dolu prozesuan, pena sakona agertzen da doluaren shock fasean. 8- Norberaren munduaren desantolaketa faseak batzuetan etsipena sortzen du pertsonarengan. 9- Burn out egoeraren ondorioz sortu ahal diren erreakzio depresiboak eta antsietate egoerak, aldaketa emozionalen barruan sartzen dira. 10- Egoera terminala ez egonkorra da.

EGIA: 1- Osasun babesa-ren adibideen artean EZ dago botiken egoerari buruzko informazioa ematea.  2- Kontsumoko uren klorazioa germenak eliminatzeko lehen mailako prebentzioa da. 3- Osasun hezkuntzaren helburuen artean, bigarren mailako prebentzioan, osasun azterketa sistematikoak egitearen garrantzia azaltzen da. 4- Ohitura osasungarriak sustatzea osasun hezkuntzaren helburua izango da lehen mailako prebentzioan. 5- Hagin baten obturazioa egitea 3. mailako prebentzioa da.  6- Gaixotasun baten bilakaera moztea osasun prebentzioaren barnean dagoen ekintza bat da. 7- Gaixotasun baten bilakaera moztea osasun prebentzioaren barnean dagoen ekintza bat da. 

8- Detekzio goiztiar oportunista izango da, tentsio arteriala neurtzea kontsultara beste motibo batengatik doazen pazienteei. 9- Osasun hezkuntza arloaren eremurik eraginkorrena eskola izan daiteke. 10- Osasun hezkuntzaren helburua, babes neurriak ezartzea izango da lan inguruan batez ere. 11- Inguru osasungarria sustatzea-ri kutsadurarik gabe, osasunaren babesa deitzen diogu. 12- Osasun hezkuntzako metodo zuzenak norabide bikoak dira. 13- Zeharkako metodoak talde edo elkarteen hezkuntzarako erabiltzen dira. 14- Osasun hezkuntzako eragileei dagokionez, ekintzak aurretik planifikatzea eta zuzenean taldeari edo pertsonari aplikatzea rol aktiboan aritzea izango zen.