Enpresa bakoitzak berarentzat izendatzen dituenak (helburuak): Xedea: Enpresak unitate ekonomiko moduan duen zioa da. Ikuspegia: Enpresaren etorkizuneko irudia da. Baloreak: Enpresaren jarduteko ereduaren oinarriak diren printzipio etikoak dira.Helburuak: Epe jakin batean lortu nahi duten helburuak, ingurunea kontuan izan da eta ingurunearen aldaketara egokituz. Azpihelburuak: Helburuak garatzen dituztenak dira eta epe laburrekoak izaten dira. Helburu arteko gatazka: Priorizatu edo lehenetsi: Estatuak eta administzazio publikoak: Dagozkien zergak ordaindu beharko dituzte.Empresaburu profesionalaren helburuak: kudeaketa ona egitea, enpresa haztea eta inbertsioak hobetzea. Langileek soldata hobea jaso nahiko dute, lan baldintzak hobetu eta lan egonkortasuna handitu. Bankuak: Enpresari utzitako maileguak bueltatu eta interesak jaso nahi dute. Bezeroak: enpresek beraien konpromisoak betetzea.Hornitzaileak: Ordaindu esandako epean eta enpresak ezarritako konpromisoak betetzen ahaleginduko dira.Enpresaburuaren funtzionamendua:Enpresaren elementu guztiak koordinatzeko eta aurretik zehaztutako helburuak lortzeko enpresak hainbat funtzio arlo ditu eta elkarrekin jarduten dute: 1.Merkaturatze arloa: Kontsumitzaileei ekoitzitako produktuak eta zerbitzuak helarazteko beharrezkoak diren jarduerek osatzen dute. Bi eginkizun nagusi: Lehenengoa ekoizpenaren aurrekoa da: kontsumitzailearen premiak aztertzen ditu, merkatu azterketagu.Bigarren eginkizuna, produktua ekoitzi ondoren betetzen da: produktua saltzeko Politika komertzial egokiena diseinatu behar da. 2.Ekoizpen arloa:Lehengaien hornidura kontrolatzen du.Ondasun eta zerbitzuen ekoizpena kudeatu. 3.Inbertsio eta finantzaketa arloa: Enpresak bere funtzionamendurako behar dituen funtsak bildu behar ditu, inbertsio-politikaren arduradun izateaz gain. Enpresako arlo guztiek finantzaketa behar dute. Arlo horiek onartu eta enpresaren aurrekontura egokitu behar ditugu.4.Giza baliabideen arloa:Pertsonak aukeratu eta kontratatuLangileak antolatuLanpostu ezaugarriak. Errentaren fluxu zirkularrean agente ekonomikoen artean sortzen diren trukeak islatzen dira.Bi merkatu motatan elkartzen dira, alde batetik familiak saltzaile eta enpresak erosle diren merkatuan(ekoizpen baliabideen merkatua),bestetik, enpresak saltzaile eta familiak erosle diren merkatuan(ondasun eta zerbitzuen merkatua). 1.-ari erreparatuz, familiek ekoizpen baliabideak saltzen dizkiete enpresei, hau da, lurra, lana eta kapitala. Horien truke enpresek familiei soldatak, alokairuak eta interesak ematen dizkiete. Beste merkatuari erreparatuz, enpresek familiei ondasun eta zerbitzuak eskaintzen dizkiete eta familiek enpresei horien truke dirua “€” tan ematen diete. Familiek eta Enpresek irabazitako diru-sarreretatik zati bat zergak sektore publikoei ordaintzeko erabiliko dute, horien truke, sektore publikoak familiei eta enpresei ondasun eta zerbitzu publikoak, diru-laguntzak eta subentzioak emango dizkiete.