2. GAIA - ERROMA KLASIKOA

Arkitektura Erromatarra

  • Erromatarren praktikotasuna: Greziar arkitektura miresten zuten, baina beren behar praktikoetara egokitu zuten. Adreilua eta zementua erabiltzen hasi ziren, eta eraikinen apaingarriak marmolez egiten zituzten.
  • Bi orden berriak:
    • Ordena toskanarra: Zutabeak kanalik gabeak dira, eta oinarri bat dute (dorikoak ez bezala).
    • Ordena konposatua: Akanto hostoak eta bolutak dituen kapitel aberats bat dauka.
  • Erdi puntuko arkua eta kanoi ganga: Teknologia berri hauek ganga eta kupulak eraikitzeko erabili ziren.
    • Kupulak: Maskorren edo petxinaren gainean eraiki ohi ziren.
    • Adibideak: Kaltzadak, errepideak eta zubiak, eraikin zibilak, eta eraikin erlijiosoak.

Erromatar Eskultura

  • Bi joera nagusi:
    • Naturalista: Pertsonen espresioak eta keinuak errealismo handiz adierazten zituzten.
    • Idealista: Jainko eta enperadoreen irudi idealizatuak egiten zituzten.
    • Adibideak:
      • Prima Portako Augusto: Irudi klasikoa da, greziar inspirazioa duena, eta kontrapostoarekin irudikatzen da. Eskuineko beso altxatuta eta armadako lehen buruzagi moduan agertzen da.
  • Obra nagusiak:
    • Titoren arkua: Garaipen arku bat da, Jerusalemgo setioa oroitzeko eraikia. Arku bakarra du, eta barruan erliebeak ditu, erromatarren garaipenak irudikatuz.
    • Trajanoren zutabea: Oroitza zutabe honek 30 metroko altuera du, eta Daziarren aurkako garaipena kontatzen du behe-erliebeen bidez. Zutabearen goialdean jatorriz enperadorearen eskultura bat zegoen.
    • Vespasiano enperadorearen erretratua: Busto honek tradizio naturalista erakusten du; zimurrak eta azaleko akatsak errealismoz landuta daude, gizatasun handia emanez


3. GAIA - ARTE ERROMANIKOA

Testuinguru Historikoa

Arkitektura Erromanikoa

Eskultura eta Pintura Erromanikoak


4. GAIA - ARTE ISLAMIARRA

Testuinguru Historikoa (Espainian)

Arkitektura Islamiarra