EGITURA KRISTALINOAREN AKATSAK: Orain arte kontsideratu dira egitura metalikoak oso ondo ordenatuak eta sare hirudimentsionalen modura. Hala ere, irudipen hau ez da quztiz zehatza, egitura metalikoak era ezberdinetako akatsak erakusten bait dituzte, eta hauei esker propietate fisiko zein mekaniko bereziak aurkezten dituzte. Akats hauek ondorengo motakoak izan daitezke: - Akats termikoak: atomoak ez dute posizio finko eta estatiko bat betetzen espazioan, baizik eta zero absolutotik goragoko edozein tenperaturan atomoak higidura eta bibrazioa dute. Fenomeno honen ondorioz solido kristalinoen dilatazio termikoa ematen da. Akats elektronikoak: egitura kristalinoari balentzia ezberdineko atomoak eranstean hodei elektronikoan aldaketak ematen dira. Efektu honetan oinarritzen dira material erdieroaleak, gaur egungo elektronikaren oinarria. Material erdieroaleak silizio edo germaniozko egitura kristalinoak dira, zeinei eransten zaien: --P motako ezpurutasunak: balentzia txikiagoko materialak. -- N motako ezpurutasunak: balentzia handiagoko materialak.   Elementu erdieroale sinpleena DIODOA da, zeina P eta N bi zonaldeen eraikuntzaz lortzen den, eta korronte elektrikoa norantza bakar batean igarotzen uzten duen. Akats atomikoak: metalurgiaren ikuspuntutik garrantzitsuenak dira, eta egitura kristalinoaren akats edo ordenazio espazialean emaniko akatsak dira. Beren dimentsioen arabera, akats hauek puntualak, linealak edo azalerakoak izan daitezke.
3.1.- Akats atomiko puntualak: Akats puntual baten dimentsioak interatomikoak dira. Akats puntual sinpleenak ondorengoak dira: Bitarteko atomoak: sareari ez dagokion puntu batean kokaturiko atomoak dira. Aurreko atalean BCC, FCC eta HCP egitura atomikoak dituzten hutsuneak aztertu dira, hutsune hauetan kokatuko dira atomo hauek. Zonalde bakanteak: sarean hutsik dauden puntuak dira, atomorik ez duten puntuak. Atomo estrainioak: sare kristalinoa eratzen dituzten atomoen ezberdinak dira, zeinak sareko puntuetan edo hutsunetan kokatzen diren.   ///   3.2.-Akats atomiko linealak:  Akats atomiko lineal baten luzera, bere zabalera baina askoz handiagoa da. Akats lineal garrantzitsuenak DISLOKAZIOAK dira, zeinak zuzen baten inguruan sare kristalinoaren distortsioa sortzen duten. Dislokazioak bi motatakoak izan daitezke: Taketa erakoak eta helize erakoak ////   3.3.- Azalerako akats atomikoak. Azalerako akatsak sakontasun txikía dute, bainan beren luzera eta zabalera askoz handiagoak izan daitezke. Azalerako akats garrantzitsuenak bi izaten dira: metatze akatsak eta bikor mugak. ////////// 4.- SOLUZIO SOLIDOAK: Aleazioa metal batek beste lementu batzuekin, metalikoak edo ez, duen nahaste homogeneoa edo disoluzio solido bat da, metal baten itxura eta propietateak dituena. ///// 4.1 Aleazioen osagaiak: Solidotzetik sortzen diren kristalen izaeraren arabera, aleazioak konposatu kimikoz, disoluzio solidoz, aleazio eutektikoz eta konposatu intermetalikoz osatuak egon daitezke