1. Mead’en arabera, zer esan nahi du “Gizartea gizakiaren barnean dago” esaerak?

Mead’en arabera, etengabeko elkarrekintzak ematen dira, gizakia eta gizartearen artean. Elkarrekintzetan, hizkuntzarekin. Gizartea Ni-gan dagoen Beste Ni-a litzateke. Gizakia gizartean eraikitzen da. Gizartea gizakiaren barnean dago.

2. Gizakien arteko interakzioetan, zer eraikitzen da?

Besteen errekzioen esanahiak interpretatzen ditugu etengabe. Norbere burua garatzen da besteekiko elkarrekintzetan. Testuinguru bakoitzean eraikitzen dira: portaera ereduak, persona bakoitzaren rolak

3. Zergatik dira garrantzitsuak “besteen” erreakzioekiko ditugun pertzepzio edo hautemateak? Zer ondorio ditu irakaslearen erreakzioak ikaslearengan?

Gure portaerak besteengan erreakzioak sortzen ditu eta hoiek interpretatuz geure buruaren kontzientzia eraikitzen dugu.

● ”Beste esanguratsuak” guretzat garrantzitsuak diren pertsonak, gurekin harremanetan daudenak eguneroko bizitzan.

●  Besteen erreakio edo keinuen bidez, gurekiko duten irudia jasotzen dugu. Onartuak izatea bilatzen dugunez, besteek gugan dituzten aurreusteei edo itxaropenei (espektatibak) erantzuten saiatuko gara.

●  Ikasleek, autokontzeptu akademikoa eraikitzen doaz, positiboa denean, ikasketetan aurrera jarriatzeko auto-konfidantza emango dio.

4. Taldean lan egiteak zer suposatzen du?

Gure ekintzetan besteen ikuspegiak garrantzia dute. Taldean lan egitean eraginkorragoak gara.

●  Taldean lan egiteko besteak kontuan hartzea garrantzitsua

●  Ikasgelan ikasleen arteko interakzioak ugaritzearen garrantzia

●  Elkarlana, arazoen konponbidea, ekintzak adostea eskatzen du

●  Taldearen aniztasunak habilidade anitzak garatzeko aukera

5. “Pertsona dialogikoa” izateak zer esan nahi du?

Pertsona dialogo edo elkarrizketa subjetiboa besteekin. “Beste-Ni”-a sortzen da Ni-gan, besteen interakzioetan jasotzen dudan “nire buruaren irudia”ren eginez. Sujetua eta Objetua gara.

●  Beste pertsonak presente daude bakoitzaren barnean, testuinguruaren eragina

●  Besteek itzultzen dioten irudiaren eraginpean dago etengabe pertsona.

6. Zeren bidez eragin dezake irakasle batek, ikaslearen ikasketekiko portaera eraldatzera begira

Irakasleek eskolan garrantzi handia dute ikasleen aurreiritzi sozialak gainditzerakoan. Ikasle batzuek barneratua duten auto-kontzeptuak, portaera akademiko jakinera bultzatzen ditu.

●  Ikaslearen autokontzeptu akademikoa eraldatu daiteke, eraiki den bezelaxe, elkarrekintza edo interakzioen bidez. Ikaslearengan, akademikoki gaitasuna eta arrakastaren autoirudia eraikitzen lagundu dezake irakasleak.

●  Irakasleek ikaslearekiko dituzten aurreuste edo itxaropenek (espektatibak) ahalmen handia dute, ikasleak izango duen eskola errendimenduan eta ondorioz, emaitza akademikoetan. Efecto Pygmalion (Rosenthal, Jacobson 1968) eta Profecía autocumplida (Merton 1964)

●  Ikaslearentzat garrantzitsua den persona batek, ondo egin dezakeenaren konfidantza adieraztea.

●  Ikasteko bakoitzaren gaitasunekiko konfidantza ez da biologikoki transmititzen, ikasi egiten da, familian, eskolan...

Lehenengo gizarteratzea eta bigarren gizarteratzea(k):
Lehenengo gizarteratea, bizizaren lehen urteetan, hau da, haurtaroan izaten da eta bertan mundu oso bat eta mundu hori begiratzeko modu bat ikasten eta barneratzen da. Erakusten diguten lehenengo mundu hori gure bizizako garrantitsuena izango dena, mundu fitratu bat da: munduaren bertsio bat.
Lehenengo gizarteratzean, errepikapenaren bidez, umeek gizarte horretako arauak ikasten eta barneratzen ditu, eta arau multzo bat ikasiz eta barneratuz, bere gizarteko kulturan txertatzen da. Gainera, hizkuntza da ikasten den gauzarik garrantzitsuenetako bat. Kasu honetan, biologiak markatzen du ikasketa-prozesua: oinez ibiltzen ikasten da, hitz egiten...

Bigarren gizarteratzean, mundu zehatzagoak ikasten eta barneratzen dira (eskolan). Garrantzitsua da ulertzea ez dela horrenbesteko karga emozional eta afektiborik izaten besteekiko. Gai gara identifikazio-maila minimo batekin funtzionatzeko. Bigarren gizarteratze honetan, harremanak anonimoagoak eta formalagoak dira. Gainera, garapen eta muga biologikoek ez dute horrenbesteko garrantzirik, hau da, "prozesu normala" ez du biologiak markatzen baizik eta kulturak: ikasketak amaitu, lana bilatu, bikotekidea bilatu, umeak izan...

Identitatea, norbere izaeraren eraikuntza da. (26.orria)
Identitatea ez da jaiotzen garenean lortzen, norbere izaera besteekin ditugun interakzioen bidez eraikitzen da. Besteen erreakzioen ondorioz norbere buruaren irudia eraikitzen dugu. Interakzio sozialak gizarteko ezaugarriei lotuta daude:

→ Lehen mailakoak, generoa edo etnia
→ Bigarren mailakoak, rolak, zeregina, estatusa

Identitate kolektiboa besteekiko antzekotasuna adierazten dute. Genero identitate nabarmenak daude, jolasak, liburuak...

Izaki indibiduala eta Izaki soziala zer diren azaldu. Hezkuntzaren helburuak. Zer ikasten du

gizakiak talde harremanetan?

  • ●  Izaki indibiduala → gure buruari eta gure bizitza pertsonaleko gertaerei baizik ez dagozkien egoera mental guztiek osatzen dutena da.

  • ●  Izaki soziala → ideia, sentimendu eta ohituren sistema bat da, eta hauek gure baitan adierazten dute, ez gure nortasuna, gu partaide gaituen taldearena edo gaituzten talde desberdinena baizik; horrelakoak dira erlijiozko sinesteak, sinesteak eta praktika moralak, tradizio nazionalak edo profesionalak, edozein motatako iritzi kolektiboak.



ELKARTRUKEA: Trukean zerbait lortzeko asmoz mantentzen den ekintza, ez ekonomikoa

bakarrik, maitasunezkoa eta laguntasunezkoa ere. Konpentsazioren bat espero da.

ELKARLANA: Elkartasunezko portaera, besteen rola onartzeko gaitasuna. Lan banaketa.

Helburua ez da lortzen ez badago elkarlanik. Lehiakortasunaren aurkakoa da, hala re, lehia

eta elkarlana eman ohi dira. Elkarlan mota ezberdinak daude (hitzarmenezkoa).

BORTXA: Zigorra edo indarra erabiltzea. Norbera behartzea ere izan daiteke. Moralitatea.

Autodiziplina.

GATAZKA: Ezinbestekoa giza harremanetan. Gatazkarik gabeko mundua utopia. Bi pertsona

edo gahiagoren arteko borroko, bakoitza nahi duen helburua lortzeagatik. Baita dago barne

gatazka. Gatazkak ahal ditu pertsonak batu edo banatu. Bi alderen arteko elkartasuna

ezinbestekoa da gatazka konpontzeko.

Teoria: Gauzen arteko erlazioak azaltzeko erabilitako ideia multzoa da

Paradigma: gizartea ulertzeko eta aztertzeko ikuspuntu desberdinak

Bi paradigma nagusi: funtzionalismoa eta gatazkaren ikuspegia

Funtzionalismoa: Gizartea harmonia eta orekan mantentzen da.

Gatazkaren ikuspegia: Gizartea desberdintasunak eta borrokak sortzen dituen

sistema da

ROLA

Gizarte posizio bat betetzen duten pertsona betangandik espero den jarrera, portaera edo egin beharra. Bi motatakoak izan daitezke:

Atxikiak → izendapenez, herentziaz edo biologikoki jasoak izaten dira (adina, sexua, talde etnikoa...).

Lortutakoak/eskuratutakoak → hezkuntzaren bidez edo lanaren bidez lortuak izaten dira.

ESTATUSA

Hierarkia edo mailaketa batean pertsona edo rol batek duen lekua da. Rolen moduan, jokatzeko modu bat da eta elkarrekintzaren bidez ikasten da. Hizkera, janzkera, jokamolde eta oro har, bizitza estilo batekin lotuta dago eta bete beharrei zentzua ematen die.

ARAU KULTURALAK

Gizarte edo talde batean ikasitako eta konpartitutako pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak, gehiago edo gutxiago formalizatutakoak. Informazio asko biltzen du: gauzak nolakoak diren, nola jardun behar dugun bai naturari dagokionez, bai gurekin eta gainerakoekin... Laburbilduz, arau sozialak edozein talde edo azpitalderen ohiturak, ideiak, sentimenduak edo baloreak dira.

GIZA TALDEA

Gizabanakoen arteko harreman sarea da, hau da, harreman konkretu eta iraunkorra duten gizakien bilduma. Kide izatearen kontzientzia sortzen du eta ez da kolektibitate (erreal zale, erretzaile...) edo kategoria abstratua (ikasleak, emakumeak...). Esperientzia horren bitartez bilakatzen dira gizakiak gizatiar, eta bertan ikasten eta barneratzen dira kultura baten arauak edo partekatzen diren balioak, helburuak, sentimenduak... Partaideen batura baino zerbait gehiago da eta bertako kide izateak eragina du pertsonaren portaera eta sentimenduetan, beste edozein ezaugarri indibidualek baino gehiago.

ELKAR - EKINTZA soziala

Bizitza sozialaren oinarria da, ekintza elkarbanatua, besteek zuzendua edo baldintzatua. Ekintza prozesu horretan, interpretazioak egiten dira etengabe besteen jokaerei eta erreakzioei buruz, eta horren arabera jokaerak lerratzen joaten dira. Elkarrekintza sinbolikoari esker, partaideek sinbolo, arau eta baloreak ikasten dituzte, barneratzen dituzte eta talde bateko kide bihurtzen dira. Modu desberdinetan gertatu daiteke: trukea, kooperazioa, onespena, menpekotasuna...

BOTEREA -AUTORITATEA

Ekintza sozial batean, pertsona batek bere nahiak, helburuak edo aginduak aurrera eramateko duen ahalmena, besteek egin dezaketen erresistentzia gaindituz. Baliabideen kontrolaren arabera, rol ezberdinek besteen pentsaera, sentiera eta portaeretan eragiteko gaitasun handiagoa edo txikiagoa izango dute, horretarako pizgarriak edo zigorrak erabiliz. Baina bortxa alderdi hori ez da beti agertzen, izan ere, askotan onarpena edo adostasuna egoten da. Botere hori, formala edo informala izan daiteke eta erakundeetan bi motatakoak egon ohi dira.



HAURTZAROA (0-12 urte): Garai moderno honetan, askatasun garai gisa ikusi dugu, umeek ardurarik hartu behar ez duten etapa gisa. Lehen ordea, umeek ere txikitatik fabriketan lan egiten zuten, baita gizarte tradizionaletan ere. Gerora, ez da beharrezkoa izan umeak lan munduan sartzea. Alde horretatik, askatasun garaitzat har daiteke haurtzaroa, eta etapa hau luzatuz joan da denborarekin. Hala ere, klase sozialaren arabera ere alda daiteke honen iraupena.

NERABEZAROA (12-17 urte): Haurtaroaren eta helduaroaren arteko zubitzat hartu izan da. Izan ere, antzina, umeak helduen munduaren parte hartzen hasten ziren haurtzaroaren amaieran, ardurak hartzean. Dirudienez, nerabezaroa eta gaztaroa geroz eta gehiago luzatzen ari dira gizarte moderno eta industrializatuetan, klase sozialaren arabera alda daitekeen arren. Nortasun propioa bilatzeko etapa gisa ere definitu izan da, bertan, pertsona familiatik aldentzen hasten da, lagunekin denbora gehiago pasatuaz. Lagun taldeak garrantzia handia hartzen du, eta garrantzitsua da bertan integratua sentitzea. Gainera garai honetan, pertsonak drogak eta sexuarekin esperimentatzen hasten dira, eta arau hausteak ugariak izan ohi dira. Oso normala izan ohi da etapa honetako pertsonak ekintza zehatz batzuekin erlazionatzea, esaterako, indarkeria, errespetu faltak eta delinkuentzia.

GIZARTE ALDAKETAK: BALIOAK ALDATZEN ARI DIRA

   Gizarte Post-modernoetan, balio eta arau kolektiboen ahultzea. Indibidualismoa nagusitzeko joera

Hedonismoa eta kontsumo joerak indartzen

Haurrak beren identitatea eraikitzen ari dira une honetan, eskola garaian.

·  Arauen aldaketa haurren eta gurasoen artean, eta gizarte osoan gertatzen ari da

·  Bizitza estiloetan aldaketak: lan egiteko modua, aisialdia, giza harremanak, ikasteko moduak...

·  Norbanakoa (indibiduoa) edo pertsona, tradizio eta kolektibitateen gainetik.

Bizitza propioa antolatzeko askatasuna eta autonomia hobesten da (Bauman, 2001) 87.orr.

Erreferentziarik gabe, desorientatua. Anomia / Autonomia ordez (Beck, 1998)

Aurreikusi ezin duen munduan bizi da, arau edo erregulazio gabe, malgua, lehiakorra, zihurgabea, likidoa, epe motzekoa (Bauman, 2003) 88.orr.

·  Des-instituzionalizazioa eta giza harremanen galera (Touraine, 2005)

·  Gizartea puzzle bat, bakoitzak bere zatiak bilatzen joan beharra (Dubet, 1999)

·  Instituzioak edo erakundeak(arau emaileak) krisian daude: komunitatea, familia, eskola, eleiza, alderdiak....

·  Erlatibismo kulturala nagusitzen (orr.92)
Postmodernitatearen balio aldaketek. Zalantzan jartzen dira arauak. Idealismoak zentzua galtzen dute. Identitate anitzak agertzen dira.

·  Arau aniztasuna, dena ontzat ematen da eta dena da posible, boterea demokratizatzea ---à Anomia (orri.93)

· Utopien gainbehera, ongizate materialaren bila.
Merkatuaren nagusitzea à Kontsumoa (Bourdieu, 1998)

GIZARTE ARAUETAN SOZIALIZATEKO ZAILTASUNAK (95.orr.) · Ardura kolektiboak ez dira hartzen

·  Arauetan adostasun eza

·  Arauak barneratzeko zailtasunak, gizarteratze prozesurako beharrezkoa

·  Arauak eraiki beharra, arau propioak eraikitzea

·  Autoritatea auzitan, eredu falta

·  Norbere plazera bilatzen da, aisialdia, entretenimendua, jolasa / Lana, esfortsu gutxi

·  Sentimenduek eraginda jokatu / Jokabideen arrazoitzea bilatu beharrean

·  Talde txikietan itxi, segurtasun bila à kuadrilla, herriak, taldeak

·  Segurtasun eza bizi dugu

·  Errezeloak ditugu autoritatearekiko

ESKOLARENERRONKAK (101.Orr.)

Marko moral bat (arau moralak) berreskuratu beharra (Giddens, 1997)

Gaur egun, moralak gero eta “izaera sozial” gutxiago daukaIzaera indibidualagoa.

Subjektu sendoak hezi beharra, eskubide eta duintasunezko gizakiak, bere bizitzari zentsua emango diotenak, bultzada etiko bat behar du hezkuntzak

Eskola osoa proiektu etiko batean bihurtu beharra, zentzu kritikoarekin sozializatzeko

Pertsona burujabeak hezi behar ditu eskolak, besteekin lankidetzan aritzeko gai izango direnak, ezberdinak errespetatzeko gai eta gizarteko justizia eta ekitatearen alde konprometitua egongo direnak.

Subjektu autonomoak hezi beharra, etikoki bizitzeko gaituak(Cortina, 1993).

Arau propioak eraikitzeko gai den pertsona, besteekin interakzioan eta balioak zainduz (Hoyos y Martinez, 2004).

· Ezinezkoa da eskolak bakarrik hau lortzea, hezkuntza komunitateko agente guztien zeregina da.

Eskubideak eta Betebeharrak dira ikasleak ikasi beharrekoak.

Eskolak ez du erabili behar: Ez “adoktrinamendu akritikoa”, Ez “erlatibismo anomikoa”.

· Irakatsi beharreko arauak eta balioak: errespetua, justizia, berdintasuna, autonomia eta ardura. Hau da, giza eskubideetan jasotako balioak.



HEZKUNTZA gizartea osatzera datozen kide berriak gizarteko kide bihurtzeko beharrezkoak dituzten ezagutza, abilitate eta portaera arauen transmisioa da. Hezkuntza instituzio sozial (erakunde) bat da, eskuragarri egiten dituenak, ezagutza, abilitate eta helburu pertsonalen hedapena. Eta ingurune ugaritan ematen da, ez eskolan bakarrik.

Eskolaratzea berriz, prozesu formala da, eskolan ematen dena. Ikasketa plan zehaztu baten bidez, ezagutzak eta abilidadeak eskaintzen dira eta derrigorrezkoa da adin jakin bat arte (gurean 16 urte).

-  Zer da “curriculum ezkutua” ?

Gizartean nagusi diren balio eta arauak transmititzea ere, “curriculum ezkutua”. Teoria marxisten arabera, gizarte kapitalistan nagusitzen diren gizarte ezberdintasunak transmititzen ditu eskolak.

-  Zer esan du “erreprodukzio kulturala” k ?

Belaunaldien artean balio kulturalen, arauen eta esperientzien transmisioa. Adibidez, balio kulturalak, euskararen transmisioa guraso-seme alabei, euskara erabiltzeko joera.

-  Durkheim’en arabera, nola eragin dezake eskolak gizarte solidarioa sustatzeko?

Haurrengan gizarteko balio orokorrak sustatzen ditu, gizarte solidaritatearen oinarri direnak. Autore honen kezka nagusiak jarraibide moralak eta elkarrekiko ardurak ziren, hauek baitira indibidualismo lehiakorra baretu eta solidaritatea indartzen dutenak.

-  Parsons’en arabera, gizartea irekietan zeren bidez eskuratzen dira postuak? eta zein da eskolaren zeregina?

Gizarte irekietan pertsonek bere kapazitate eta merituen arabera eskuratzen dituzte beren postuak eta ez jatorrizko klasea, generoa edo etniarengatik. Eskolak lorpen indibidualaren balioa sustatzen du (meritua-eskola arrakasta). Azterketak, estanda

- Zein teoriekin identifikatzen da:

o Durkheim,Parsons o Willis, Illich
o Mead,Cooley

TEORIAFUNTZIONALISTA
TEORIA MARXISTA – GATAZKAREN TEORIA INTERAKZIONISMOSINBOLIKOA

.Anyon
(Social class and school knowledge, 1981) TYPE OF SCHOOLS New Jersey USA

Langile klaseen eskolak

Klase ertaineko eskolak

Erdi-goi mailako familia profesionalen eskolak

Eliteen eskolak

IRAKASLEEN AURREUSTEAK IRAKASKUNTZAZ

Irakasle gazteak esperientzia gutxikoak
kanpotik etorriak,
Ardura handirik ez nahi Ikasleak alperrak direla uste dute, ez dira gai

Lana gogor egin ezkero hobekuntzak lor daitezke gizarte posizioan

Irakasleak esperientziadunak dira, emakume erdi-goi mailakoak Profesional onak formatu nahi

Ikasleekiko arduratsuak izatea espero da, lan garrantzitsuetan arituko direnez etorkizunean Erabakiak hartzeko gaitasuna garrantzitsua da

ZER ETA NOLA IRAKASTEN DA?

Oinarrizko ezagutzak, sinpleak Memorizazioa, errepikapenak, errutinazko zereginak, mekanikoak
Ikasleek ez dute behar gaia sakontzerik, gai sozialak, eztabaidatsuak ekiditen dira

Liburuetan oinarritzen dira Malgutasuna edukietan Liburuetan oinarritua Irakaskuntza orokorra eta ulermenezkoa Gizartearen garapenaz, gai sozialez hitz egiten da, gizarte posizioa hobetzeaz ikasketekin

Esperimentazioa, deskubrImenduak, ideia berritzaileak.. Sormena, ulermena landu, gaiei zentzua aurkitzen saiatu
Talde lana, ikaslearen parte-hartzea bultzatu
Proiektuka lan egin, ingurunearekin lotura

Matematikak, pentsamendu logikoa eta arrazoimena landu. Hipotesiak baieztatzea Zientzietan esperimentala Argumentuak ematen jakitean zentratua Gizartearen idealen jabetzea

IKASLEENGAN NAGUSITZEN DEN JOERA

ERRESISTENTZIA

GIZARTE MUGIKORTASUNERAKO AUKERA

INDIBIDUALISMOA

BIKAINTASUNA

 

Aktiboa: sabotajea irakasleari, bandalismoa Pasiboa: isilik gelditu irakasleei kasurik ez
Ikasketen aurkako jarrera

Ikasketetan unibertsitateraino iristeko aukera ikusten dute

Merituak egitea da helburu Arrakasta pertsonala izateko ikasketetan eta bizitzan

Hoberenak izateko beharra, eskola errendimendu altua lortzea helburu Nota altuenak eskuratzea