SOINUA, ISILTASUNA ETA ZARATA

Musika planetaren erritmo eta taupadetatik sortu zen, eta baita gizakiak erritmo eta taupado horiek imitatzeko eta adierazteko dituen ahalmenen miaketatik ere.

Soinua da musikaren materia, eta soinurik eza, isiltasuna. Soinua aire bibrazioek gure tinpanora iristean garunean sortzen duten sentipena da. Bere bibrazioak maiztasun regularrez neur ditzakegulako bereizten ditugu soinua eta zarata. Gaur egun, estilo guztietako musikagile askoren musika-lanetan eta musika elektronikoan erabiltzen da zarata. Hots kutsatzaile orori zarata dei diezaiokegu; kutsatzen ez duenari, soinua.

SOINUAREN PARAMETROAK

Akustika soinua ikertzen duen fisikaren atala da. Zientziari dagokionez, musikaren elementuetan aurkitzen ditugun lau parametro edo nolakotasun izateagatik ezaugarritzen da soinua. Garaiera denborarekin bateratzen dugunean, adibidez, doinua sortzen dugu; garaiera intentsiatearekin bateratzen dugunean, berriz, harmonia edo aldi bereko soinuak bertikalean.

Nolakotasuna  Definizioak  Oinarrian dagoen fenomeno fisikoa   Adierazpen musikala
 Garaiera / Tonua  Soinua altuak eta baxuak bereizten ditu  Maiztasuna: bibrazio kopurua segunduko  Pentagrama, klabeak, eskalako notak
 Iraupena  Soinu edo isiltasun batek irauten duen denbora. Iraupena luzea, laburra, motela edo arina izan daiteke.  Uhinaren iraunkortasuna  Figurak, isiltasunak, konpasak, tempoa, luzapen ikurrak
 Itentsitatea / Bolumena  Soinu ozenak eta leunak sortzen dira  Uhinaren anplitudea  Ñabardurak, erregulatzaileak
 Tinbrea  Soinua sortzen duen ahotsa edota musika-tresna bereizten ditu.  Soinu harmonikoen eta oinarrizko soinuaren nahasketa  Ahotsak, musika-tresna familiak, orkestrak


AHOTSA DA LEHEN MUSIKA-TRESNA

Gizaki primitiboen lehen musika-tresna bere ahotsa izan zen. Arriskuari aurre egiteko, inguruan zituen soinuak imitatzeko, tribua gidatzeko edo borroka zuzentzeko kantatu ohi zuen; kantu zeremonialak izaten ziren eta helburu magiko edo erilijiosoak zituzten. Kantutik sortu zen hizketa. Abesteko, ez ahastu arnasa hartzea. Airea da giza ahotsaren iturria. Garrantsitzua da arna kontrolatzen jakitea eta arnas ariketak ezaguera osos egitea, abestean edo haizezko musika-tresna bat jotzean airea neurtu beharko dugulako bat-batean atera ez dadin. Ahoskatu, bokalizatu eta zure ahotsa anplifikatu egiten da. Ondo abesteko, garrantzitsua da ondo ahoskatzea. Ahalmen handiagoa izateaz gain, esaten duguna ulertaraztea lortuko dugu. Kanturako ahotsa eta hitz egitekoa desberdinak dira.

Ohiartzuna soinuak oztopo bat aurkitu eta oztopoak soinua jatorrizko lekura itzultzen duenean sortzen den gertakaria da.

PERKUSIOZKO MUSIKA-TRESNAK

Perkusiozko musika-tresnak ugariak eta era askotakoak dira. Hauetako batzuk Antzin Aroaz geroztik ezagutzen dira; orduan funtzio magikoetarako edo herrien arteko komunikaziorako erabiltzen ziren. Musika folklorikoan, musika popular modernoan eta musika sinfonikoan, batez ere XX. mendekoan, erabiltzen dira.

                 Perkusio afinatu gabea   Perkusio afinatua
 Zurezkoa  Zartailua, klabeak, kriskitinak, kaxa txinatara, karraskagailua  Xilofonoa, marinba
 Metalezkoa  Triangelua, txindatak, sonailuak, krotaloak, koskabiloak,tam-tama  Metalofonoa, kariloia
 Larruzkoa  Panderoa, dunbala, pandereta, kaxa  Bongoak, tinbala

GORPUTZ PERKUSIZKO MUSIKA-TRESNAK

Gure gorputza soinua egiteko musika-tresna bezala erabil daitekeen baliabidea da. Musika-tresna hauek kantuari eta dantzari laguntzen diete. Gorputzak soinua adierazteko dituen aukerak ugariak badiera ere, musika-tresna garrantzitsuenak honako hauek dira: kriskitinak, txaloak, izterretako edo belaunetako ukaldiak eta oinkadak edo orpoketak.