Ozono geruza edo ozonosfera Lurraren atmosferako gas geruza da, ozono kontzentrazio handikoa. Geruza honek eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kalte baitezake. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen.

Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erraztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundo batzuk pasatzen direnean. Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo giza ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste substantziekin erreakzionatzean hondatu egiten da. Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek eragiten dutela. Aerosol , hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantziak

  niri    hari  guri  zuri  zuei  haiei 
 nik      nion    nizun nizuen   nieten
 hark  zidan    zion  zigun  zizun  zizueten  zieten
 guk      genion    genizun  genizuen  genizueten
 zuk  zenidan    zenion  zenigun      zenien
 zuek  zenidaten    zenioten  zeniguten      zenieten
 haiek zidaten    zioten  ziguten  zizuten  zizueten  zieten