3.kanpoko prozesu geologikoak
Meteorizazioa
Atmosferaren hezetasunak, atmosferako gasek, tenperaturen aldaketek eta orokorrean eragile meteorologikoek harrien apurketa edo harrien konposizio kimikoaren aldaketak sortzen dituzte; baina sortutako materialak garraiatuak izan gabe. Harrietan eragile meteorologikoek sortzen dituzten prozesu hauei meteorizazio deritze.
Meteorizazio mekanikoa= harrien apurketa sortzen du
Meteorizazio kimikoa= harrien alterazio kimikoa sortzen du
Garraioa
meteorizazioaren ondorioz sorttako materialak kanpoko eragile geologikoek eraman ditzakete. Material hauek zati solido bezala edo disolbaturik eraman daitezke.
Egoera solidoan
Disoluzioan gertatzen den garraio9a(solutuak)
Higadura
kanpoko eragile geologikoek, materialak garraiatzen dituenean, alde berean, beste prozesu geologiko bat ere burutzen dute: higadura, lurrazala desgastatzea, alegia.
Materialak bideko harriak jotzean desgastatu egiten dituzte, eta hauek ere higatu egiten dira. Higadura mota honi urradura deitzen zaio.
Sedimentazioa
Kanpook eragile geologikoek energia galtzen dutenean, gartraiatzeko indarra, eramaten ari ziren materialak gelditu eta pilatu egiten dira grabitatearen eraginez.
Materialak pilatuta geratzen direnean, sedimentu izena ematen zaie. Garraioa erabat bukatzen denean burutzen den prozesua da.