Ikuskera liberalak, errepublikanoak eta komunitaristak?Habermasek herritarren eta estatuaren arteko harremanak ulertzeko modu ezberdinak daudela adierazi zuen. Bere ikuspuntutik hiru dira garrantzitsuenak:1-Ikuskera liberala: Eredu honetan askatasun zibila (denentzat) eta eskubide politikoak banandu (talde batzuentzat) egin behar zirela. Ikuspegi honen arazoa talde batzuetako kideak herritar izateko aukerarik gabe gera daitezkeela da.2-Ikuskera Errepublikanoa. Habermas honen alde zegoen, bere ustez ez zuelako gizarte talderik uzten eskubide politikorik gabe. Zuzenbidezko komunitate bateko kide aske eta berdinen elkartea izango zen gizarte politikoa. Eredu honetan oinarrizkoak dira prozedura demokratikoak eta herritarrak lotuta egotea.3-Ikuskera komunitarista:Ikuskera orren arabera arrtagehiago jarri behar zaie lotura étnico eta kulturalei.Liberalismoak eta errepublikanismoak gizabanakoen eta giza harremanen oso ikuskera autonomizatua dute.Herri bakoitzean kultaraketa jatorri etnikoak sortutako loturak daude, lotura oriek elkartasunaren funtzezk oinarriak dira.Habermasek kritikatu egiten du. Alderdiak eta dimentsioak?Bi alderdi daude herritar kontzeptuan, arrazionala eta sentimentala. Komunitate bateko kidea herritar sentitzne bada, komunitate horren alde lan egingo du. Alderdi bi hauek batu behar dira herritartasun kontzeptua osatzeko.1-Alderdi arrazionala:Gizartea bdiezkoa izan behar da legitimatasuna lortzeko.2-Alderdi sentimentala:Komunitate bateko parte garenez gure nortasuna partaidetza honetaz osatzen da.//Sistema politiko demokratikoa eta iraunkorra nahi bada aintzat hartu behar dugu justiziaren arrazionaltasuna eta komunitate bateko partadietza-sentimentala.Zeri deitzen diogu esparru publikoa? Gizarte modernoan, estatua organismo autonomotzat hartzeak esparru publikoa bitan bereiztea behartzea eragiten du. -Estatuari dagokion esparrua publikoa.-Estatuari ez dagokion esparrua publikoa.Estatuari ez dagokion esparru publikoa gizarte zibilaren eremua da, hau da estatuko administrazioa-sistemaren mende ez dagoen gizarte-koordinaziorako erakunde eta mekanismoa multzoa.Beste era batera esanda estatua gai politikoen eremu bihurtu da eta gizartea berriz, herritarren eta haien jardueren esparru despolizitatua.Gizarte zibilari zein esparru dagokion zehazteko orduan bi jarrera nagusitu ziren hasieran:1- Gizarte zibila merkataritza gizartea da funtsean:Smith-ek dionez, ekonomia bihurtu da gizartearen eragile. Estatua gizarteko kideen arteko interes-gatazkaren arazoak konpontzeko instituzioa da. Trukeak direla eta merkatua sortu da eta merkatuak ondo funtzionatzeko estatuak esparru horren segurtasuna bermatu behar du.2- Gizarte zibila beharren sistema da:Hegel- dioenez, gizabanako bakoitzak bere buru du helburu. Sistema horretan, Hegelentzat, gizarte zibilak oztoprik gabe funtzionatzen duenean, aberastasuna sortzen da batzuentzat bakarrik eta besteentzat berriz miseria. Horregatik estatuaren beharra du, estatuak denen interesen eta denen onuren egin behar du lan. Gizarte zibilak ez duelako gaitasunik bere burua antolatzeko.